saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006327

Zergaduna higiezin bat alokatu zuen, bere ohiko etxebizitza dena. Adierazitakoaren arabera, kontratu hori sinatzeagatik Hileko kuotaren pareko zenbatekoa ordaindu zion alokatzeko etxebizitzak bilatzeko zerbitzua eskaini zion higiezinen enpresari Aipatutako zenbatekoei ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria aplikatu ahal die?

Kenkaria zergaldi horretan zergadunaren ohiko etxebizitzaren alokairuagatik ordaindutako zenbatekoari aplikatzen zaio. Horregatik diru-laguntzak jaso baditu (ohiko etxebizitzaren alokairu horrengatik), kenkariaren zenbatekoa txikiagoa izango da.

Kenkariaren oinarriaren barruan, zentzu hertsian alokairuari dagokion zenbatekoaz gain, alokatzaileak etxebizitzaren jabea den heinean ordaindu behar dituen eta kontratuaren arabera alokairuan hartu duenak bere gain hartu behar izan dituen gastuak eta zergak sartzen dira, esate baterako jabeen erkidegoaren kuotak eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Hala ere, ez dira kenkariaren oinarri horretan sartzen etxebizitza alokairuan hartu duenaren kontsumoei dagozkien etxeko hornidura-gastuak (hondakinen kudeaketaren tasak barne), ezta kasu batzuetan jarri beharreko fidantza ere.

Ondorioz, higiezinen agentziari bere zerbitzuengatik ordaindutako kopurua ez da kenkariaren oinarriaren parte. Izan ere, ez da etxebizitzaren alokairua ordaintzeko erabilitako diru kopurua, higiezinen agentzia horrek alokatzeko etxebizitzak bilatzeko eskaini dion zerbitzua eta egindako bitartekari lana ordaintzeko erabilitakoa baizik.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli