saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006261

Zeergadunak bere titulartasunpeko BGAEak kobratzea planteatu du, bere senarra hil ondoren. 1) BGAEen heriotza prestazioaren kobrantza zergapetu behar duen bere senarra hil zen urtean. 2) Ea BGAE batzuetan dituen eskubide ekonomikoak beste batzuetara intsulda ditzakeen (horien bermeak iraungitakoan). 3) BGAEen kobrantza ekitaldi desberdinetan egingo du heriotzagatik. zenbatekoei % 60ko integrazio portzentajea aplikatu ahalko dien?

  1. Diru-sarrera bat galdagarritzat jotzen da, hartzekodunak zordunari zorra ordaintzeko eskatu ahal dion unean, edo, bestela esanda, zorduna bere zorra ordaintzera hertsatua izan daitekeen unean.

    Aurkeztu den kasuan, indarrean dagoen araubidearen arabera, behin onuraduna nor den zehaztuta, onuradun horrek kobrantza eskatu eta kobrantzarako eskubidea frogatzen dituzten agiri guztiak aurkezten dituenetik bost egun baliodun igarotakoan. Hortaz, zergadunak aipatu prestazioak berehalako kapital moduan jasotzea aukeratzen duenean, hala eskuratutako errenta bost egun balioduneko gehieneko epe hori iraungitzen den zergaldian edo pertzepzioa jasotzen duen unean (aurretik bada) zergapetu beharko du.

  2. Eskubide ekonomikoak erakunde batetik bestera mobilizatzeko aukerari dagokionez, azken horretan heriotzaren kontingentziarengatik onuradun delarik, esan behar da auzi hori finantza arloari dagokiola.

    Hala ere, informazio gisa, zera esan ahal da, BGAEen edo pentsio-planen onuradunek beren eskubide ekonomikoak beste aurreikuspen sistema batzuetara mugi ditzakete, betiere prestazioaren aseguru eta berme baldintzek ahalbidetzen badute (zehazki, betiere jaso beharreko zenbatekoaren gainean konpromiso edo bermerik ez badago). Kasu horretan, helburuko erakundeetan ere onuradun gisa agertu beharko dute, eta ez bazkide arrunt gisa. Kasu horietan, eskubide ekonomiko horiei dagozkien lan-etekinak eskubide horietatik etorritako prestazioak kobratzen direneko ekitaldietan egotzi beharko dira.

    Hori guztia gorabehera, kontsulta-egileak nahi duena bere senarra bazkide edo partaide zen BGAE edo pentsio-planetan (horien onuraduna da) dauzkan eskubide ekonomikoak BGAE edo pentsio-plan propio batera (zeinean bazkide arrunta edo partaidea den) mugitzea bada bere kontingentzia propioak estaltzea helburu izanik, ulertu beharko litzateke, kasu horretan jatorrizko erakundean dagokion heriotzaren ziozko prestazioa osorik erabiliko duela, eta hori PFEZari lotuta dagoela eta aldi berean hala jasotako funtsak helburuko BGAEra edo pentsio-planera ekarriko dituela.

  3. Azkenik,zergadunak 100eko 60ko integrazio portzentajea behin soilik aplikatu ahalko du onuradun den pentsio-planetatik edo BGAEetatik kapital gisa jasotzen dituen zenbatekoen gainean bere senarraren heriotzaren ondorioz, gehienez ere urtero 300.000 eurotan(batera doaz gizarte-aurreikuspeneko sistemen multzoa eta enplegatzaileen pentsio-konpromisoak gauzatzeko aseguru kolektiboen multzoa).

    Zergadunak bere senarraren heriotzagatik jasotako prestazioak bi zergalditan edo gehiagotan aitortu behar baldin baditu, 100eko 60ko integrazio portzentajea aplikatu ahalko du lehen pertzepzioaren gainean, edota ondorengo kobrantzetako baten gainean, bata zein bestea, betiere arrazoi beragatik ekitaldi batean baino gehiagotan jasotzen dituen zenbatekoen gainean aplikatzen ez bada (2014ko urtarrilaren 1az geroztik jasotako prestazioak soilik zenbatuta).

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Itzuli