saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006257

Zergadun batek titularra zen farmazia eskualdatu du. Erosketa horren ondorioz, ez ohiko mozkin batzuk izan dira, eta horien zati bat beste jarduera bati aplikatuko dizkio. Horretarako, apartamentu bat eskuratu eta oporretan alokatzeko erabiliko du. Alokairuan eta apartamentu turistikoen zerbitzuetan diharduen enpresa bati lagako dio. Jakin nahi du ea, PFEZren ondoreetarako, farmazia saltzean lortutako mozkinek salbuespenik izan ahal duten, ez ohiko mozkinak berrinbertitzeagatik, alokatzeko apartamentua eskuratu baitu.

Ezin du salbuespena aplikatu ez ohiko mozkinak berrinbertitzeagatik, izan ere, farmazia saldu ostean egingo duen errentamendua ez da jarduera ekonomikoa (PFEZFAren 24.3 art.). Artikulu horrek adierazten du higiezinen errentamendua eta salerosketa bakarrik joko dela ekonomia-jardueratzat baldin eta jarduera hori antolatzeko pertsona bat badago, lan-kontratuarekin, lanaldi osoan eta jarduera horretarako dedikazio esklusiboarekin.

Kasu honetan zergadunak ez du berriz egiten inolako jarduera ekonomikorik behin farmazia-jarduera utzita; beraz, PFEZFAren 26.5 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, eskualdatzen diren ondare-elementuak (lokala, farmazia-baimena, etab.) direnean, ulertuko da desafektatuta daudela besterendu baino lehen, eta sortu den errentak tributatuko du PFEZFAk ondare-irabazi eta -galeretarako ezarritako arauekin bat.

Bakar-bakarrik jarduera egiteari uzten ez badio, bai zergadunak beste jarduera batzuk egiten jarraitzen duelako, bai egiten ari zena berriz eggiten hasi delako, bai beste edozein egiten duelako negozioa besterendu denetik hiru urte igaro baino lehen, farmazia eskualdatzearen ondorioz lortutako errenta kuantifikatzeko, Sozietateen gaineko Zerga arautzen duen araudiari jarraituko zaio. Kasu horretan, jarduera ekonomikoa izango da eta etekinak aplikatu ahal izango ditu ez ohiko mozkinak berrinbertitzeagatiko erregimena, SZ Foru Arauaren 36. artikuluan arautua.

Loturak

    Itzuli