saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006253

Zergadun batek salgai jarri du 2015eko uztailean eskuratu zuen ohiko etxebizitza. Bikotekidearekin beste etxebizitza handiago batera bizitzera joateko asmoa du. 2016ko otsailean izatezko bikote gisa inskribatzeko asmoa zuten, eta 2017ko uztailean ezkontzeko asmoa. Jakin nahi du: 1. Ea orain bizi den etxebizitzak ohikoa izaten jarraituko duen, nahiz eta bertan biziko ez den PFEZren araudiak eskatzen dituen hiru urteetan. 2. Nola jakinarazi Ogasunari 2016an ohiko etxebizitza eskualdatuko duela eta berri bat eskuratzeko asmoa duela hurrengo bi urteetan.

  1. Inguruabar horiek, ezkontzea eta izatezko bikote gisa inskribatzea, justifikatzen dute etxebizitzaz aldatzeko beharra, betiere kausazko erlaziorik badago ezkontza edo osaketa horren eta etxebizitzaz aldatzearen artean.

    Ohiko etxebizitza izaten jarraituko du eta horregatik ez ditu galduko etxebizitzan inbertitzeagatik dauden zerga-onurak. Gainera, salbuespena izango du eskualdatzearen ondorioz izandako irabazia berrinbertitzeagatik, betiere bi urte baino lehenago saltzen badu, bertan bizitzeari uzten dionetik zenbatzen hasita.

  2. Berrinbertsioagatiko salbuespena hartu nahi duten zergadunek jasota utzi behar dute PFEZen autolikidazioan (100 eredua) , salbuespena aplikatu nahi dioten irabazia dakarren etxebizitza eskualdatu duten ekitaldiarri dagokiona. Eredu horretan jasoko da berrinbertitutako zenbatekoa, edo berrinbertitzeko konpromosioa dutela, "ohiko etxebizitzaren berrinbertsioa" laukian. Kasu horietan, lortutako errenta eta salbuetsita uzteko asmoa dagoela aitortu behar da. Horretarako, berrinbertitutako edo berrinbertitu beharreko kopurua adieraziko da 100 ereduko dagokion laukian.
Loturak

    Itzuli