www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006252

Zergadunak aitortua du ezintasun iraunkor absolutua 2020eko azarotik eta ordura arte Gizarte Segurantzatik kobratu du LEIg-gatik (lanerako ezintasun iragankorra). Jakin nahi du derrigortuta dagoen 2020ko ekialdiko PFEZko aitorpen bi aurkeztera, bata 2020eko azarora arte jasotako sarrerengatik, eta bestea data horretatik urte amaiearara arte jasotakoengatik. Baiezkoa bada, jakin nahi du ea hainbanatu behar dituen bere desgaitasunagatik dauden kenkari pertsonalak.


  

2020ean Gizarte Segurantzatik kobratutakoak bi kopuruak lan etekinnak dira, ekitaldi horri egotzi beharrekoak, nahiz eta bata (ezintasun iraunkor absolutuagatik jasotako prestazioa) salbuetsita dagoen, eta bestea (lanerako ezintasun iragankorragatik jasotakoa) ez.

Zergadunak 2020 ekitaldiko aitorpen bakarra aurkeztu behar du, eta bertan jaso ekitaldi horretan kobratu zituen errenta guztiak (salbuetsita daudenak kenduta, noski).

Desgaitasunagatiko kenkariari dagokionez, aplikatu ahal izango du, egiaztatzen badu, Zergaren sortzapen-datan (2020eko abenduaren 31n) desgaitasuna jasaten zuela. Ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia duten Gizarte Segurantzako pentsiodunen kasuan, egiaztatuta dago desgaitasun-gradua % 33koa edo hortik gorakoa izan behar duela.

Kenkari horren zenbatekoa ez da hainbanatuko aplikatzeko inguruabarrak gertatu diren urte naturalaren egun kopuruaren arabera. Beraz, agertutakoak eskubidea du kenkariaren zenbateko osoa izateko, nahiz eta ekitaldi osoan ez dioten desgaitasuna onartu.

Itzuli