saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006236

Hartzekodunen konkurtsoan adierazita, likidazio egoeran dagoen kooperatiba batek mendeko finantza-ekarpenak jaulki ditu. Kaltetuek elkartea osatu dute. Mendeko finantza-ekarpen horiek kotizaziotik kanpo daude 2015eko urriaren 29tik. Aurrez, konkurtsoko administratzaileak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi zion ekarpenen balioa zero eurokoa zela, eta kotizaziotik kanpo uzteko eskatu zuen. Dena dela, tituluek kontuko idatzoharretan inskribatuta jarraitzen dute, beraz, ez daude amortizatuta. Jakin nahi du zein unetan konputa dezaketen mendeko finantza-ekarpenek izandako balio-galera. Hain zuzen ere, kooperatibaren likidazio-prozesua amaitu arte itxaron behar duten, edo 2015ean erregistratu dezaketen galera, kontuan hartuta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak argitaratutako gertaera azpimarragarriak.

Ez mendeko finantza-ekarpenak jaulkitako kooperatiba konkurtso egoeran dagoela adierazteak ez titulu horiek negoziatzetik kanpo uzteak ez die errentarik ekarriko titularrei, bi egoera horietako batek ere ez dakarrelako baloreak eskualdatu, itzuli, amortizatu, trukatu edo bihurtzea, kontuan hartuta eragina izan dezakeela merkatu-balioan eta titularrek inbertitutakoa berreskuratzeko duten itxaropenean.

PFEZFAren 27. XGren 2.c) letrak ezartzen du tituluak jaulki dituzten kooperatiba jaulkitzaileak konkurtsoan daudela adierazi eta tituluak konkurtso-kreditu bihurtzen direnean, zergadunek bi aukera izango dituztela: batetik, kreditu horrek eragindako ondare-aldaketa errenta orokorrean sartzea, eta, bestetik, kapital higigarriaren etekin negatibo gisa sartzea.

Aipatzen diren baloreen mugaeguna izango da kooperatiba likidatzea onartzen den data (ekainaren 24ko Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 57.5 art.).

Beraz, ezingo dute ondare-galerarik edo kapital higigarriaren etekin negatiborik konputatu 2015eko PFEZ autolikidazioetan, kooperatiba jaulkitzailea konkurtso egoeran egoteagatik, likdazio-fasea irekitzeagatik, edo aipatu tituluak 2015eko urritik kotizaziotik kanpo egoteagatik. Itxaron beharko dute konkurtso-prozedura bukatu arte, likidazio-fasea amaitua arte edo kredituak ordaintzeko masa sozial nahikorik ez dagoela egiaztatu arte.

Loturak

    Itzuli