saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006234

Enplegu-plan baten helburua da enpresan denbora gehien daramaten langileek enpresa era ordenatuan uztea eta langile berriak sartzen direla sustatzea. Borondatezko deslotura-plana aurreikusita dago, gutxienez, 19 urteko antzinatasuna duten langileentzat, betiere jardunean ari badira. Hainbat prestazio ezarri dira enpresan baja diren langileentzat, falta zaien erretirorako adinaren arabera desberdinak direnak. Jakin nahi du ea aplika dezakeen integrazio-portzentajerik PFEZren zerga-oinarrian.

Kalte-ordain horiek ez dute zerikusirik enpresan lanean emandako denborarekin, baizik eta lan-kontratua borondatez azkentzearekin, beraz, ezin dira 2 edo 5 urtetik gora sortutako errenta gisa hartu.

Kalte-ordain horien tributazioa zein den zehazteko, jakin behar dugu zergaldi bakarrean ordaindu diren. Horrela bada, era irregularrean eskuratutako lan etekinak dira, eta % 50eko integrazio-portzentajea aplikatu beharko zaie (PFEZFAren 19.2a); aitzitik, hainbat ekitalditan ordiandu badira, % 100 integratu behar dituzte zergaren zerga-oinarrian.

Araudia

  • Pertsona Fisikoen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 15., 16. eta 19. artikuluak.
  • Pertsona Fisikoen gaineko Erregelamenduaren 13., 14. eta 16. artikuluak (apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretua).
Loturak

    Itzuli