saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006231

Zergaduna baja da kooperatiban. Bertan bazkide langilea da. Kooperatibak behin-behineko kapitala onartu dio ekarpenen itzulketa gisa. Hiru ordainketatan itzuliko dizkiote ekarpenak: lehenengoa 2015ean, bigarrena 2016an eta hirugarrena 2017an. Behin betiko zenbatekoa geroago zehaztuko da. Jakin nahi du zein den tratamendua errentaren zergan kooperatibaren kapitalean egindako ekarpenen itzulketan, eta ea hauta dezakeen kobraketak eta ordainketak aldi baterako egozteko irizpidea (kutxa-irizpidea).

Lehenengo eta behin, bazkideek kooperatiban baja hartzeak aldaketa dakar zergadunaren ondarean eta, balioan aldaketarik badago, PFEZn zergapetuta dagoen ondare-irabazia edo -galera ekarriko du. Ogasuneko Zuzendaritza Orokorraren maiatzaren 6ko 3/2003 Instrukzioak argitzen du nola kalkulatu behar den errenta, baja izanez gero, kooperatiben kapitalari egindako ekarpenak itzultzean sortutako errenta, alegia. Irabazia edo galera kuantifikatzeko diferentzia egin behar da arrazoi horregatik jasotako zenbatekoaren eta partaidetzan duen eskuraketa balioaren artean. Aurrezkiaren zerga-oinarrian integratuko da eta galdera honetan aipatutako errenta konpentsatuko du. Eskala gehikorra aplikatuko zaio, eta interes tasak % 20tik % 25era joango dira.

Bigarrenik, aldi baterako egozteko irizpideari dagokionez, baja izan eta kooperatibak ekarpenak itzultzeko eskubidea aitortu dion zergaldiari egotziko zaizkio ondare-irabaziak eta -galerak. Kapitalari egindako ekarpenak epeka itzuliz gero, zergadunak aldi baterako egozteko irizpidea har dezake, epekako edo goren mugako prezioa duten eragiketetarako. Kasu horretan, urtebete baino gehiago igaroz gero kooperatiban baja izan denetik azken epea bukatu arte, kontsultagileak proportzionalki egotzi ahal izango du lortutako errenta, galdagarriak baitira 2015, 2016 eta 2017an kobratutakoak.

Araudia

  • Pertsona Fisikoen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 40., 45., 47.1f. eta 57. artikuluak.
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Erregelamenduaren 49. eta 67. artikuluak (apirilaren 8ko 47/2014 FD).
  • Urriaren 14ko Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko 9/1987 Foru Arauaren 23.c) artikulua.
  • Ogasuneko Zuzendaritza Orokorraren maiatzaren 6ko 3/2003 Instrukzioaren hirugarren ataleko 3. puntua, kooperatibetako lan-bazkideek eta lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileek jasotako errenten tratamendua PFEZn zein den zehazten duena.
Loturak

    Itzuli