saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006229

Kooperatiba batek higiezinak eraiki, garbitu, konpondu eta kontserbatzeko lan bertikalak egiten ditu. Batzuetan, atzerrian egiten du lan. Zerbitzu horiek emateko, langileak eramaten ditu kooperatibak higiezin horiek dauden herrialdeetara. Lekualdatutako langileak inoren konturako langile izan daitezke edo kooperatibako kide. Horietako batzuk, gainera, entitateko artezkaritza batzordean daude. Jakin nahi du : 1. Ea PFEZtik salbuetsita dauden langileek, atzerrian daudenean, jasotako ordainsariak (kooperatibako bazkideak barne, baita artezkaritza kontseilukoak ere). Baiezkoa bada, ea atxikipenik egin behar zaien etekin horiei. 2. Ea BEZen zergapekoak diren atzerrian dauden higiezinak konpondu, garbitu, kontserbatu eta mantenimendua egiteko zerbitzuak, horien jasotzailea entitate egoiliarra bada aplikatzekoa. 3. Ea BEZen zergapekoak diren 12 itsas miliatik harago dauden petrolio-plataformak konpondu, garbitu, kontserbatu eta mantenimendua egiteko zerbitzuak.

  1. PFEZtik salbuetsita dauden errentei dagokienez, kargatik salbuetsita egon daitezke Bizkaian atzerrian lanean egiaz emandako denboran izandako lan etekinak, baita kanpoan ematen dituzten zerbitzuen truke jasotako ordainsariak ere, gehienez eta batera, 60.100 € urtean, betiere PFEZFAren 9.17 artikuluan ezarritako baldintzak betez gero, besteak beste:
    1. Lan horiek Espainian egoitzarik ez duen enpresa edo entitate batentzat edo atzerrian finkatutako establezimendu iraunkor batentzat egitea eta
    2. Lanak egiten diren lurraldean zerga honen antzerako izaera edo izaera berdina duen zerga bat aplikatzea, eta herrialde edo lurralde hori paradisu fiskaltzat ez jotzea.

    Salbuespena aplikatuko zaie bai lan-kontratua duten langileei bai kooperatibako bazkideei, kooperatibarekin sozietate-harremana duten eta horietako batzuk artezkaritza konsteilukoak diren kontuan hartu gabe.

    Lan etekinei atxikipena egiateari dagokionez, behartuta dago langileei ordaintzen dizkien lan etekinei atxikipena egitera (bazkide langileei ordaindutakoak barne), salbuetsita dagoen zatia izan ezik, izan ere, eta PFEZAren 82. artikuluak berariaz adierazi bezala, ez dago atxikipena egiteko ezta konturako sarrera egiteko obligaziorik zergatik salbuetsita dauden errentei. Gainera, PFEZAren 106. artikuluak adierazten du aurreko urtean egindako atxikipenen urteko laburpena aurkeztu behar duela atxikitzaileak , eta bertan jaso, besteak beste, bakoitzari ordaindutako errenten zenbatekoa eta motak, salbuetsitakoak barne.

  2. Zerga aplikatzeko eremutik kanpo dauden higiezinak konpondu, garbitu, kontserbatu eta mantenimendua egiteko zerbitzuek ez dute kargarik hemen, eta beraz, agertutako entitateak ez du BEZ jasanaraziko kontzeptu horrengatik egindako fakturetan, zerbitzuen jasotzaileak non dauden kokatuta kontuan hartu gabe (BEZFAren 70.1.1 art.).
  3. Ez daude zergapetuta, 12 itsas miliako distantzia gainditzen dutelako (BEZFAren 3.1 art.).
Loturak

    Itzuli