saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006228

"Zergadun bat lekualdatu zuen enpresak, Bartzelonara, eta horren truke, hainbat konpentsazio ekonomiko jasotzen zituen: 1) 12.000 €-ko ordainketa bakarra, gordina, langile bakoitzeko, gehi 1.500 € ezkontidea edo izatezko bikotea lekualdatzeagatik, eta beste 1.500 € 21 urtetik beherako seme-alaba bakoitzagatik. 2) Ostatu-gastuetarako kalte-ordaina, 1.800 € hiru hilabetean. 3) Hilero 1.000 €-ko kalte-ordain gordina ondorengo 21 hilabeteetan, eta 800 € hurrengoetan, 30.600 €-raino. 2. eta 3. kalte-ordainak kapitalizatzeko aukera dago zergadunak etxebizitza eskuratzen badu Bartzelonan. Kopuru horiek % 50ean edo % 60an integratu daitezke?

Lanpostua beste udalerri batera lekualdatzearen ondorioz langileak bizilekua aldatu behar badu, horren truke jasotako kalte-ordainak lan etekinak dira, eta bakarrik egongo dira kargatik salbuetsita zergadunak eta familiakoak lekualdatzeko eta altzariak nahiz gauzak garraiatzeko erabilitako lokomozio- eta mantenu-gastuak (eta kontzeptu horien zenbatekoraino, gaindikina % 100 integratuko da). (PFEZEren 13.B.2).

Errenta horiek guztiek tratamendu bateratua izango dute, izan ere, arrazoi beragatik ordaindu dira: lanpostua lekualdatzeagatik. Nahiz eta aipatzen diren kalte-ordainak era irregularrean eskuratutako etekinak diren, ezin zaie aplikatu % 50eko integrazio-portzentajea, salbu eta zergadunak zergaldi bakarrean kobratzen baditu (horrek, noski, eskatuko du lekualdaketa izan denetik hurrengo hiru urteetan jaso beharreko hileroko errenta kapitalizatzea).

Araudia

  • Pertsona Fisikoen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 15., 16. eta 19. artikuluak.
  • Pertsona Fisikoen gaineko Erregelamenduaren 13., 14. eta 16. artikuluak (apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretua).
Loturak

    Itzuli