saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006222

Zergadun batek borondatez hartu zuen erretiro aurreratua 2014ko abuztuaren 19an, 63 urte betetzearekin batera, eta Bankuen hitzarmen kolektiboaren ondorioz hainbat prestazio jaso zituen. Gainera, bankuak aseguru baten kapital gehigarria ordaindu zuen, erretiro aurreratua hartu ezin zuten langileentzat enpresak kontratatu zuena 2000. urteko legeari jarraituz. Kapital gehigarri hori 2014ko abenduaren 26an ordaindu zion aseguru-entitateak, eta atxikipena egin zion ordaindutako kopuru osoari. Hauxe galdetzen du: 1) Ea onar daitekeen aseguru-entitatetik jasotako kapital gehigarria, benetan, partaidea zen pentsio-planetik datorrela, eta horrela ez bada, ea aplika diezaiokeen integrazio-portzentajerik PFEZren zerga-oinarrian. 2) Ea % 100etik beherako integrazio-portzentajeren bat kapital horri aplikatzeak ekarriko duen % 100 integratu behar izatea 2015ean enpleguko pentsio-planetik jasotako erretiro aurreratuagatiko prestazioa.

  1. Emandako datuekin bi aukera daude:
    1. Kapital gehigarria lan etekin pertsonal gisa erabiltzea, enplegu-emaileak langileari egindako ordainsariak baino handiagoa delako, lehengoari egotziak, eta langileak zuzenean egindako ekarpenak baino handiagoa delako. Kasu horretan, hainbat integrazio-portzentaje aplika daitezke, % 25etik % 100era, kontuan hartuta enplegu-emaileak ordaindutako primak aurrez langileari egotzi baizitzaizkion ala ez, eta prima bakoitza ordaintzeko zenbat urte igaro ziren.
    2. Kapital gehigarria denboran era irregularrean eskuratutako lan etekin gisa erabiliz gero, iraupen mugagabeko pentsioen konpentsazio edo erreparazio hutsa denez, % 50eko integrazio-portzentajea aplikatu ahal izango du.
  2. Partaide zen enpleguko pentsio-planetik 2015ean kapital gisa jasotako zenbateko osoei % 60ko integrazio-portzentajea aplikatu ahal izango die, gehienez, 300.000 €, baina ezingo die berriz aplikatu % 60ko integrazio-portzentaje hori ondorengo ekitadietan enpleguko pentsio-plan beretik edo partaide edo bazkide den gizarte aurreikuspenen beste sistema batzuetatik erretiro-kontingentzia beragatik jasotako zenbatekoei.
Loturak

    Itzuli