saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006208

Aldi baterako laneko enpresa da (ABLE), eta langile-talde bat jarri du merkataritza sozietate baten eskura. Langileon ordainsariak ordaintzeko betebeharra atxikitzen du ABLE agerliarrak, baina aldi baterako laneko enpresetako langileek eskubidea dute lanpostu bakoitzari dagokion plantillako langileen ordainsari berdinak jasotzeko, bazkari-txartelak barne. Akordio bat dagoela lantokitik hurbil dauden hainbat jatetxerekin, langileek gehienez 11 euroan izan dezaten menua. Zehazki, ABLE agerliarraren enplegatuei dagokienez, langileek eurek ordaintzen diete zuzenean jatetxeei menuen prezioa eta, ondoren, gastuen ordainketa jasotzen dute nominan, baina aurretik eguneko zenbatekoak zuritu eta egiaztatu behar dira nahitaez. Jakin nahi du ea enpresa-jantokiko zerbitzua emateko zeharkako formula ote den langileentzako mantenu-gastuen ordainketa modu horretan egitea, betiere kontuan hartuta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita dagoela egunean gehienez 9 eurorainoko zenbatekoan.

Langileei enpresako jantokietan edo zerbitzu hori emateko zeharkako formuletan guztiak salbuetsita daude zerga ordaintzetik, betiere zenbait baldintza betetzen badira, hau da:

  • langileen lan-egunetan ematea zerbitzua. Egun horietan, gainera, ez da salbuetsitako mantenu-dietarik sortuko.
  • zenbatekoa gehienez 9 eurokoa izatea egunean, eta gauzatan eginiko ordainketa dago zenbateko horretatik gorako zenbatekoagatik.

Kasu honetan, ez da ikusten posibilitaterik langileek ordaintzaileak zio horrengatik nominan ordaintzen dien zenbatekoa (ABLEk legez bere gain hartu beharreko gastuengatiko ordainketaren ondorioz) beste helburu batzuetarako erabiltzea, hots, kargatik salbuesteko erabili nahi den zergari buruzko araudiko zerbitzua izateko ez bestelako erabileretarako, zeren eta, itzulketa ordaintzeko, langile bakoitzak kontzeptu horregatik bere gain hartutako gastua zuritu beharra baitago nahitaez, egun bakoitzeko bazkariei dagozkien ticketak edo fakturak aurkeztuta.

Langileek jantoki-zerbitzuagatik ordaintzen dituzten gastuen itzulketa, aurretik gastu horiek agirien bidez zurituta, kargatik salbuetsita geldi daitekeela PFEZFAko 17.2 a) eta PFEZFAko 53. artikuluan xedatu denarekin bat etorriz, baldin eta manu horietan horretarako exijituriko gainerako baldintzak betetzen badira, baina beharkizunetan ezarritako 9 euroko zenbatekoan gehienez ere.

Erakunde agerliarrak eguneko 9 eurotik gora ordaindutako zenbatekoa (gehienez eguneko 11 euro aintzatesten zaizkie langileei) erabat egongo da lotuta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta horren atxikipen sistemari.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli