saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006206

Zergadunak 20.000€-ko erretiro pentsioa kobratzen du. Gainera, udal enpresa bateko Administrazio Kontseiluko kidea da, eta haren bileretara joateagatik zenbateko zehatz batzuk (bertaratzeagatiko dietak) jasotzen ditu. Adierazitakoaren arabera, dieta horiek enpresa publiko horretako kontseilari hautatu zuen udal taldearen alderdi politikoaren kontu korrontean ordaintzen dira zuzenean. Jakin nahi du zein den udal enpresako Administrazio Kontseiluaren bileretara joateagatik jasotzen dituen diru-sarreren kalifikazioa eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioa aurkeztu behar duen.

Sozietateetako Administrazio Kontseiluetako administratzaileek eta kideek jasotzen dituzten ordainsariak lan-etekinak dira haientzat, beren-beregiko lege xedapenaren bidez, nahiz eta bi aldeen artean inolako lan harremanik ez egon.

Dietari dagokienez, bi kasu eman daitezkete:

  • Erakunde ordaintzaileak Administrazio Kontseiluko kideen eskura jartzen baditu euren eginkizunak bete behar dituzten lekura joateko beharrezko baliabideak, hau da, garraiobidea eskaintzen badie edo arrazoi horrengatik jasaten dituzten gastuak zehatz-mehatz ordaintzen badizkie, ez da haientzako lan-etekinik egongo, ez baitute inolako irabazirik lortuko.
  • Aldiz, kontsulta egin duen erakundeak bere Administrazio Kontseiluko kideei euren zerbitzuak egin behar dituzten tokiraino joateko egindako gastuak ordaintzen badizkie, baina ez bada frogatzen horrela ordaindutako diru-kopuruak zehatz-mehatz konpentsatu dituztela gastu horiek, edo kide horiei oroharreko diru-kopuruak ordaintzen badizkie, eurek erabaki dezaten nola erabili, orduan diruzko lan-etekin baten aurrean egongo gara, eta etekin hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta horren atxikipen-sistemaren kargapean egongo da.

Kasu honetan badirudi bigarren kasuaren aurrean gaudela. Beraz, gauzak horrela, ulertu behar da agerliarrak kide duen Administrazio Kontseiluaren bileretara joateagatik jasotzen dituen dietak lan-etekinak direla harentzat, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari lotuta eta salbuetsi gabe daudenak (eta haren atxikipen-sistemaren mende daudenak).

Autolikidazioa aurkeztu behar du?

Urteko 20.000 eurotik gorako lan-etekinak lortzen dituzten zergadunek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioa aurkeztu behar dute. Eta hori da, hain zuzen ere, agerliarraren kasua, jasotzen duen erretiro pentsioaren eta kontseilari duen udal sozietatetik kobratzen dituen zenbatekoen batura zenbateko hori baino handiagoa baita.

Aurrekoa argitu ondoren, egokia da kontuan hartzea honako hau: kargu politikoek euren erakunde politikoari nahitaez emandako kopuruak ken ditzakete beren lan-etekinetatik, eta ekarpen horiek 182 zenbakiko eredu informatiboan aitortzen badira. Kargu horien ondoriozko lan-etekinak zergadunaren errenta-iturri nagusia baldin badira, kenketa horren muga kargu horiek garatzean lortutako etekin osoen % 25 izango da.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli