www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006201

Zergadunak etxebizitza-kontua ireki zuen 2011n eta dagozkion kenkariak egin ditu ekarpenengatik. Bikotekideari BOE (Babes Ofizialeko Etxebizita) egokitu zitzaion 2013ko apirilean eta 27.000 € utzi zizkion (etxebizitza-kontukoak) konturako sarrerak egiteko higiezina eraiki bitartean. 2015eko apirilean etxebizitza-kontuko saldo osoa du eskuragarri bikotekideari esleitutako etxebizitzaren prezioa ordaintzen laguntzeko. Aurrez dokumentu pribatua egin zen, zorra aitortzekoa, eta zor hori kitatu egingo zela bikotekideak etxebizitza irabazpideen sozitetari eman eta higiezinaren titulartasunaren % 50 partekatzen zutenean. Azkenean, 2015eko azaroaren 9an egin zituzten higiezinaren erosketaren eskriturak. Jakin nahi du ea epe barruan erabili den etxebizitza-kontuko saldoaren helburua.


  

Zergadunek kenkaria aplika diezaiekete ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik etxebizitza-kontuan sartutako kopuruei, kenkaria duten kopuru horiek ohiko etxebizitza eskuratu edo birgaitzeko erabiliz gero 6 urte igaro baino lehen, kontu hori ireki zenetik zenbatzen hasita.

Eraikuntza eta etxebizitza eskuratzea berdinetsi egiten dira, zergadunak zuzenean ordaintzen baditu obren gastuak, edo konturako kopuruak ordaintzen badizkio sustatzaileari, betiere, kasu bietan, gehienez, lau urteko epean obrak bukatuz gero eta etxebizitzaren jabetza eskuratuz gero, inbertsioa hasten denetik zenbatzen hasita.

Etxebizitza-kontua 2011ko maiatzaren 4an ireki zen eta jabetza 2015eko azaroaren 5ean eskuratu zen, PFEZFAren 87. artikuluak ezarritako 6 urteak baino lehen, beraz, epe barruan erabili zen etxebizita-kontuko saldoa.

Loturak

Itzuli