saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006200

CV 7311/2015. Bizkaian bizi den pertsona fisiko batek Austrian egin zuen lan 2013ko uztailatik 2014ko maiatzera arte eta Austrian atxikipenari lotuta egon ziren lanagatiko etekinak izan zituen. Bi ekitaldi horietan ekarpenak egin zizkion Kirolari Profesionalen Gizarte-Prebisioko Mutualitateari, erakunde horretako kidea delako; urteroko munta 24.250 € izan zen. Jakin nahi du ea zerga-oinarria ken dezakeen Kirolari Profesionalen Gizarte-Prebisioko Mutualitateari egiten dizkion bidezko ekarpenetatik nahiz eta atzerrian lan egiten egon.

PFEZFAren XGetatik 9.ak kenkarien araubide bereizia ezartzen du Kirolari Profesionalen Gizarte-Prebisioko Mutualitateari egindako ekarpenengatik; araubide hori kirolari profesionalei eta etekin handikoei aplikatzen zaie eta, termino berdinetan, etekin guztiak edo horien zati bat kanpoan lotzen dituzten zergadunei aplikatu ahal zaie.

Ekarpenen gainean aplika daitekeen kenkariaren muga baturaren emaitza da, alde batetik gastu kengarrien zenbatekotik etekin osoa kentzearen emaitzako lanagatiko etekinak eta, bestetik, ekitaldietan era indibidualean lortu diren jarduera ekonomikoen etekin garbiak, eta batera horien zenbatekoa gehienez 24.250 € da, eta ez-nahiko izateagatik zerga-oinarriaren kenkari ezin izan diren ekarpenak hurrengo bost ekitaldietan ken daitezke.

Beste alde batetik Bizkaiko egoiliarrek Austrian lortutako etekinen gaineko zergapetze bikoitza, hau da, Hitzarmen Hispano-Austriarrak ezarri duenarekin bat hala herri horretan nola hemen kargari lotuta daudenek, Lurralde Historiko honek Austrian ordaindu diren zergen kenkaria eginda ezabatzen da; muga atzerrian lortu den errentari zergadunaren karga orokorraren batez besteko tasa aplikatzearen emaitza da.

Azkenik, adierazi behar da zergadunak, ekitaldi bakoitzean, borondatezko epea amaitu aurretik, benetan atzerrian burutu diren lanengatik jasotako etekinei dagokienez PFEZren FAren 9.17 artikuluan ezarri den gaindikinen araubidearen aplikazioa edo salbuespenaren aplikazio aukera dezakeela.

Estekak

  • PFEZFAren, 13/2013, abenduaren 5ekoa, 2, 3, 9.17, 92, 70, 78 artikuluak eta XGtik 9.a.
  • CV 7311/2015
Loturak

Itzuli