www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006196

Zerga-likidazioen jakinarazpena.


  

Likidazioak jakinarazi behar zaizkie zergapekoei. Jakinarazpenean ondokoak agertu behar dira:

  1. Zergapekoaren identifikazioa.
  2. Zerga-zorraren zenbatekoa eragin duten elementuak.
  3. Jakinarazpenaren motibazioa, baldin eta ez badator bat zergapekoak adierazitako datuekin edo hark egindako arauen aplikazio edo interpretazioarekin; horrez gainera jakinarazpena eragin duten gertaerak eta oinarrizko elementuak adierazi behar dira eta Zuzenbideko oinarriak azaldu. .
  4. Balia daitezkeen inpugnazio-bideak, inpugnazioak aurkeztu behar diren organoa eta aurkezteko epea.
  5. Zerga-zorra ordaindu behar den lekua, epea eta modua.
  6. Likidazioa nolakoa den: behin-behinekoa edo behin betikoa.

Aldizka ordainagiri bidez kobratzen diren zergetan, behin erregistro, errolda edo matrikula egokian alta emateari dagokion likidazioa jakinarazi ondoren, hurrengo likidazioak taldeka jakinarazi ahal izango dira ediktuen bidez (ediktuetan horren berri eman behar da).

Zerga-oinarria aitorpenaren emaitzakoa baino handiagoa bada, zergadunari jakinarazi behar zaio eta jakinarazpenean aldea zerk eragin duen azaldu behar zaio. Hala ere, aldaketa foru arauek baimendutako errebalorazio orokorraren ondorioz gertatzen bada edo tokiko zerga-arautegiaren arabera zergaren elementuetan aldaketa orokorrak sartzen badira, ez da egongo jakinarazi beharrik.

Arau bidez ezartzen den kasuetan ez da egin beharko jakinarazpenik, baldin eta Zerga Administrazioak idatziz ohartarazten badio zergapekoari, ez eta autolikidazioak aurkeztu ondoren egindako itzulketen ondoriozko behin-behineko likidazioetan ere, baldin eta itzulitako kopurua eskatutakoa bera bada.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko FORU-ARAUAko 100 art.(714 KB)

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli