www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006192

Zerga egoitzaren aldaketaren berri eman beharra


  
  • Pertsona fisiko baten egoitza fiskalaren aldaketa komunikatzea gertatzen denetik hiru hilabeteko epean jakinarazi beharko da, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, horretarako sortutako formularioa betez. Aurretiazko hitzordua ere eska dezakezu, izapidea egiten laguntzeko.
  • Epe hori amaitu baino lehen, zergapekoak helbide-aldaketaren ondoren aurkeztu behar duen ezarpen pertsonalari dagokion aitorpena aurkezteko epea amaitzen bada, jakinarazpena dagokion aitorpenean egin beharko da, aurretik egin ez bada
    • Adibidez: 2024ko apirilaren 5ean egoitza fiskala aldatzen baduzu, 3 hilabeteko epea duzu aldaketa hori jakinarazteko (hasiera batean, 2024ko uztailaren 5era arte), baina hurrengo errenta-aitorpenaren epearen amaiera lehenagokoa denez (ekainaren 28a), helbide-aldaketa jakinarazi behar duzu errenta-aitorpenaren bidez (helbidea datu pertsonalen atalean aldatuta)

Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa,25 art. (364 KB)

Loturak

Egoitza fiskalaren aldaketa nola egin

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli