saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006150

Zergaduna erretiro partzialeko egoeran dago, errelebo kontratu baten babesean. Jakin nahi du bere zerga-oinarritik bazkide den BGAEari egiten dizkion ekarpenak ken ditzakeen, guztiz erretiratzen den unera arte.

Zergadunak erretiro osoa hartu eta hurrengo zergaldiaren hasieratik aurrera ezin da murrizketarik aplikatu BGAE-ei egindako ekarpenengatik.

Hala ere, baldin eta bazkide, partaide, mutualista edo aseguratu batek erretiro partzialari heltzen badio, jarraitu ahal izango du PFEZaren zerga-oinarritik kentzen bazkide duen BGAEari erretiro osoaren estaldurarako egiten dizkion ekarpenak, erretiro osoa hartzen duen ekitaldira arte, ekitaldi hori ere barne. Betiere, zerga horri buruzko araudian ezarritako baldintzak eta mugak izango ditu.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli