saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006144

Baldintzak. Kenkaria enpresa berritzaileetan, berrietan edo arestian sorturiko enpresetan inbertitzeagatik

Akzioak edo partaidetzak eskuratzen zaizkien entitateek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Batetik, sozietate anonimo, erantzukizun mugatuko sozietate, lan-sozietate anonimo edo erantzukizun mugatuko lan sozietate anonimoaren forma izan behar dute, Kapital Sozietateen Legearen testu bateginean (2010eko uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) eta Lan-sozietateei eta partaidetutako sozietateei buruzko 2015eko urriaren 14ko 44/2015 Legean ezarritako moduan, eta, bestetik, ezin egongo dira negoziatzeko onartuta ezein merkatu antolatutan. Baldintza hau nahitaez bete behar da akzioa edo partaidetza edukitzen den urte guztietan.
  2. Ekonomia-jarduera berri bat egin behar dute, eta jarduera horrek bere garapenerako behar dituen baliabide pertsonal eta material guztiak izan behar ditu.
    Ondare-sozietateei dagokienez, baldintza hau ez dagoela beteta ulertuko da bat-egiteen, zatiketen, aktibo-ekarpenen, aktibo eta pasiboaren lagapen osoen, jarduera-adarren ekarpenen, ekonomia-intereseko taldeen edo aldi baterako enpresa- elkarteen bidez sortutakoen kasuan, ez eta ekonomia-jarduera berri baten sorrera egiaz eta benetan ez dakarren beste edozein forma edo eragiketaren bidez sortutakoen kasuan ere. Zenbaki honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko artikulu honetako 2. zenbakian aipatutako kasuei.
  3. Mikroenpresa, enpresa txiki edo ertainen multzoan sailkatuta egon behar dira, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera
Loturak

13/2013 FAko 90.3 art.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Kenkariak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli