saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006132

Zergadunaren heriotzaren zioz dohainik eskualdaketa

Artikulu honetan aipatutako besteren kapitalak erakarri eta erabiltzea ordezkatzen duten aktiboak direla eta, zergadunaren heriotzaren zioz halako aktiboak dohainik eskualdatzen badira ulertuko da ez dagoela kapital higigarriaren etekinik, eta ez da kapital higigarriaren etekin negatiborik konputatuko aktibo horien «inter vivos» kostu gabeko eskualdaketaren ondorioz.

Dohaineko eskualdaketa komisarioak testamentu-ahalordea erabiltzearen ondorioz egiten denean edo eraginkortasuna unean bertan duen edozein oinordetza-tituluren bidez egiten denean ere aplikatuko da aurreko lerroaldean ezarritakoa. Horri dagokionez, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 5. artikuluan ezartzen direnak hartuko dira oinordetza-titulutzat.

Loturak

13/2013 FAko 35.4 art.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Kapital higigarria

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli