saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006131

Akzio edo partaidetzen jaulkipen-primaren banaketa

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2017/01/01

Etekin hauek hartuko dira, diruzkoak izan edo gauzazkoak izan, edozein entitate motaren funts propioetako partaidetzagatik lortutako etekintzat:

Akzio edo partaidetzen jaulkipen-primaren banaketa. Banaketatik lortutako zenbatekoak gutxitu egingo du banaketa horrek eragindako akzio edo partaidetzen eskuraketa-balioa, hura deuseztatu arte, eta handik atera daitekeen soberakina kapital higigarriaren etekin gisa zergapetuko da.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2004ko apirilaren 21ean emandako 2004/39/EE Zuzentarauan -finantza-tresnen merkatuari buruzkoan— definitzen diren balore-merkatu arautuetako batean negoziatzeko onartuta ez dauden eta sozietate edo entitateen funts propioetako partaidetza ordezkatzen duten baloreen jaulkipen-prima banatzen bada eta akzio edo partaidetza horiei prima banatu aurretik itxitako azken ekitaldian dagozkien funts propioen balioaren eta haien eskuraketa-balioaren arteko diferentzia positiboa bada, lortutako zenbatekoa edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatu-balio normala kapital higigarriaren etekintzat hartuko da, diferentzia positibo horren mugarekin.

Ondorio horietarako, aurreko paragrafoan aipatzen diren funts propioen balioari kendu egingo zaizkio, batetik, jaulkipen-prima banatu aurretik emandako etekinen zenbatekoa, funts propio horietan sartutako erreserbetatik badatoz, eta, bestetik, funts propio horietan sartutako erreserba legalki baliaezinen zenbatekoa, akzio edo partaidetzak eskuratu ostean sortuak badira.

Muga horretatik gorako soberakina akzio edo partaidetzen eskuraketa-balioa murrizteko erabiliko da, e) letra honetako lehenengo paragrafoan ezarritakoarekin bat.

Baldin eta e) letra honetako bigarren paragrafoan ezarritakoa aplikatuz jaulkipen-primaren banaketak ekarri badu kapital higigarriaren etekin gisa zenbatzea lortutako guztia edo zati bat edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatu-balio osoa edo zati bat eta, ondoren, zergadunak dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak lortzen baditu —artikulu honetako a) letran ezarritakoarekin bat—, erakunde beretik badatoz eta jaulkipen-prima banatu zenetik zergadunaren ondarean egon diren akzio eta partaidetzei badagozkie, dibidenduen edo mozkinetako partaidetzen bidez lortutako zenbatekoak gutxitu egingo du haien eskuraketa-balioa, e) letra honetako lehenengo paragrafoan ezarritakoaren arabera, baina kontuan hartuta akzio edo partaidetza horiek direla-eta aurretik konputatu diren kapital higigarriaren etekinak.

Loturak

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli