saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006125

Epe luzerako aurrezki-planak

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2016/01/01

  1. Epe luzerako aurrezki-plana zergadunaren eta aseguru- edo kreditu-erakunde baten arteko kontratu bat da, baldintza hauek betetzen dituena:
    1. Epe luzerako aurrezki-plan batera ekarritako baliabideak honela bideratu behar dira: edo bizi-aseguru indibidual baten edo segidako aseguru batzuen bidez —xedapen gehigarri honetako 2. zenbakian aipatzen dira, eta epe luzerako bizi-aseguru indibidual deritze—, edo, bestela, finantza-gordailu edo -kontratuen bidez —xedapen gehigarri honetako 3. zenbakian aipatzen dira, eta epe luzerako aurrezkirako kontu indibidual batean sartuko dira—.

      Zergadun bat, aldi berean, epe luzerako aurrezki-plan baten titular soilik izan daiteke.

    2. Epe luzerako aurrezki-plana irekiko da lehenengo prima ordaintzen denean edo epe luzerako aurrezkirako kontu indibidualerako lehenengo ekarpena egiten denean —kasu bakoitzean dagokiona—, eta iraungi, berriz, plan horretako dirua erabiltzen denean edo zenbaki honetako c) letran ekarpenentzat ezarritako muga betetzen ez denean iraungiko da.

      Ondorio horietarako, epe luzerako aurrezkirako aseguru indibidualen kasuan ez da ulertuko aseguru horretako dirua erabili denik baldin eta aseguruaren muga-egunera ailegatutakoan aseguru-erakundeak prestazioaren zenbateko osoa eskualdatzen badu, zergadunak aginduta, zergadun horrek erakunde berarekin kontratatutako epe luzerako aurrezkirako beste aseguru indibidual batera. Kasu horietan, aseguru berrira eramandako prestazioaren zenbatekoa ez da kontuan hartuko zenbaki honetako c) letran ezartzen den 5.000 euroko mugari begira, eta foru arau honetako 9. artikuluko 32. zenbakian zehazten den epea zenbatzeko, berriz, planerako ekarpenak egiteko erabili zen lehenengo aseguruko lehenengo prima noiz ordaindu zen hartuko da aintzat.

    3. Epe luzerako aurrezki-plan batean ezin dira inoiz 5.000 euro baino gehiago jarri urtean, plana indarrean dagoen urte guztietan.
    4. Zergadunak kapital moduan bakarrik erabil dezake planean metatutako kapitala, osorik, eta ezin du planeko dirua zatika erabili.
    5. Aseguru-erakundeak edo kreditu-erakundeak bermatu behar du zergadunak, bizi-aseguru indibiduala muga-eguneratzen denean edo finantza-gordailu edo -kontratu bakoitza muga-eguneratzen denean, gutxienez, ordaindutako primen edo finantza-gordailu edo -kontratuari egindako ekarpenen % 85aren baliokidea den kapitala jasoko duela.

       

      Aurrekoa gorabehera, bermea % 100 baino txikiagoa bada, kontratatutako finantza-produktua gutxienez urtebeterako izan behar da.

  2. Epe luzerako aurrezkirako aseguru indibiduala (SIALP) bizi-aseguru indibiduala da, baina ez da foru arau honetako 36. artikuluan aurreikusten diren bizi-aseguruen modukoa, ez ditu biziraupena edo heriotza ez diren kontingentziak estaliko, eta zergaduna bera izango da kontratatzailea, aseguratua eta onuraduna, heriotzaren kasuan izan ezik.

    Kontratuaren baldintzetan berariaz eta modu nabarmenean adierazi behar da epe luzerako aurrezkirako aseguru indibidual bat dela eta zer sigla dituen plan horrek (SIALP), eta 2016ko urtarrilaren 1etik sinatutako kontratuak soilik izan daitezke, eta foru arau honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

  3. Epe luzerako aurrezkirako kontu indibiduala diruaren gordailu-kontratu bat da, zergadunak kreditu-erakunde batekin egiten duena, eta haren kargura diru-gordailu bat edo gehiago eratu ahal izango dira, bai eta (Balore Merkatuari buruzko Legearen Testu Bategineko 37.6 artikulua garatzen duen) EHA/3537/2005 Aginduko bigarren artikuluko 1. zenbakiko azken paragrafoan definitzen diren moduko finantza-kontratuak ere, baldin eta haien baldintzetan zehazten bada bai ekarpenak bai muga-egunean egingo den likidazioa dirutan eta dirutan bakarrik egingo direla. Epe luzerako aurrezkirako kontu indibiduala ireki duen kreditu-erakunde berarekin kontratatu behar ditu zergadunak finantza-gordailu eta -kontratuok. Kontuaren etekinak, nahitaez, kontu indibidualean bertan sartuko dira, eta ez dira zenbatuko aurreko 1. zenbakiko c) letran ezarritako mugari dagokionez.

    Epe luzerako aurrezkirako kontu indibiduala bereziki identifikatu behar da, beste ezarpen-modu batzuetatik bereizita. Gainera, kontuan sartuta dauden finantza-gordailu eta -kontratuon identifikazioan kontuari berari buruzko aipamena jaso behar da.

    Kontratuaren baldintzetan berariaz eta modu nabarmenean adierazi behar da epe luzerako aurrezkirako kontu indibidual bat dela eta zer sigla dituen plan horrek (CIALP); 2016ko urtarrilaren 1etik sinatutako kontratuak soilik izan daitezke, foru arau honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte, eta bertan sartuko dira egun horretatik aurrera kontratatutako finantza-gordailu eta -kontratuak.

  4. Erakunde kontratugileek kontratuan bereziki adierazi behar dute, berariaz eta modu nabarmenean, xedapen gehigarri honetako 1. zenbakiko e) letrako bermeak zer zenbateko izango duen eta zer data hartuko duen kontuan; halaber adierazi behar dute bizi-aseguru indibidualeko edo finantza-gordailu edo -kontratuko kapitala zer baldintzatan erabil daitekeen muga-eguneratu aurretik edo noiz eta nola egin daitekeen ekarpen gehiago.

    Erakunde kontratugileek, gainera, kontratuan berariaz eta modu nabarmenean ohartarazi behar dituzte zergadunak, eta adierazi behar diete aldi berean epe luzerako aurrezkirako plan bakarraren titular soilik izan daitezkeela, urtean ezin dituztela 5.000 eurotik gorako ekarpenak egin, ez eta plan horretan eratzen den kapitala zatika erabili ere. Halaber jakinarazi behar diete zer ondorio fiskal dituen planean metatutako dirua planera lehenengo ekarpena egin zenetik bost urte igaro aurretik eta ondoren erabiltzeak.

  5. Erregelamendu bidez garatu ahal izango dira epe luzerako aurrezkirako aseguru indibidualetako eskubide ekonomiko guztiak eta epe luzerako aurrezkirako kontu indibidualetan metatutako funts guztiak mobilizatzeko baldintzak, baina horrek ez du esan nahi baliabideak erabiliko direnik foru arau honetako 9 artikuluko 32. zenbakian ezarritakoari begira.
  6. Foru arau honetako 9 artikuluko 32. zenbakian ezarritako epea amaitu aurretik metatutako kapitalaren zatiren bat erabiltzen bada edo ez bada betetzen xedapen honetako 1. zenbakiko c) letran ekarpenentzat ezarritako muga, erakundeak erregelamenduz ezartzen den zenbatekoaren besteko atxikipena edo konturako ordainketa egin beharko du plana ireki zenetik lortutako kapital higigarriaren etekin positiboak direla eta, plana iraungitzeak sor litzakeen etekinak ere kontuan hartuta.
  7. Epe luzerako aurrezkirako plana indarrean dagoen urteetan lortzen diren kapital higigarriaren etekin negatiboak —plana iraungitzeak sor litzakeen etekinak barne— plana iraungitzen den zergaldian egotziko dira, baina bakarrik egotziko dira salbuespena aplikatu zaien plan horretako etekin negatiboen batura gainditzen duten etekin negatiboak.
Loturak

13/2013 FAko 33. XG

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli