saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006123

Epe luzerako aurrezki-planen etekinen salbuespena

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2016/01/01

Honako errenta hauek salbuetsita egongo dira:

Foru arau honetako hogeita hamahirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren epe luzerako aurrezki-planak eratzeko erabiltzen diren bizi-aseguru, gordailu eta finantza-kontratuetatik datozen kapital higigarriaren etekin positiboak, baldin eta zergadunak ez badu plan horretako kapitala erabiltzen hura irekitzen denetik bost urte igaro baino lehen.

Epe hori amaitu baino lehen erabiltzen bada kapitalen bat edo betetzen ez bada foru arau honetako hogeita hamahirugarren xedapen gehigarrian zehaztutako betekizunetako edozein, aurreko paragrafoan aipatzen diren etekinak, plana indarrean egon den bitartean sortuak, ez-betetzea gertatzen den ekitaldiko zergaldian hartu behar dira kontuan.

Loturak

13/2013 FAko 9.32 art.

Informazio gehiago

Lotutako galderak

Epe luzerako aurrezki-planak

Lotutako orrialdeak

Salbuespenak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli