saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006122

Langabezia-prestazioaren salbuespenerako bete-beharren aldaketak

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2016/01/01

Honako errenta hauek salbuetsita egongo dira:

13. Dagokion entitate kudeatzaileak aitortutako langabezia-prestazioak 1985eko ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren bidez ezarritako ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen direnean, baldin eta jasotako zenbatekoak aipatutako errege-dekretuan ezarritako helburuetara bideratzen eta bertan aipatzen diren kasuetan ematen badira.

Zergaduna lan-sozietateetan edo lan elkartuko kooperatibetan sarturik badago edo ekarpen bat egin badu merkataritzako erakunde baten kapitalera, aurreko lerroaldean adierazi den salbuespena aplikatu ahal izateko ezinbestekoa izango da akzioari edo partaidetzari bost urtez eustea. Langile autonomoen kasuan, salbuespena aplikatu ahal izateko nahitaezkoa izango dute bost urteko epean ere jarduerarekin jarraitzea. Ez da beharrezkoa izango akzioari edo partaidetzari edota jarduera ekonomikoari bost urtez eustea, baldin eta ezin bazaio eutsi enpresa edo jarduera ekonomikoa likidatu egin delako konkurtso-prozedura baten ondorioz.

Orobat egongo dira salbuetsita borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek kooperatiba deseginetako bazkide-langileei eta lan-bazkideei behin betiko birkokapenagatik aitortutako enplegurako laguntza ekonomikoak, baldin eta kooperatibak Norberaren Konturako Langile edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziari atxikita badaude eta laguntzak bazkideok behin betiko birkokatzen direneko kooperatiben kapital sozialaren aldeko ekarpenak egitera zuzentzen badira.

Aurreko paragrafoan ezarritako kasuetan, hau izango da salbuetsitako zenbatekoaren muga: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kontzeptu hori dela-eta aitortzen duen gehieneko prestazioaren zenbatekoa. Soberakinak lan-etekin moduan tributatuko du.

Loturak

13/2013 FAko 9.13 art.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Salbuespenak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli