saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006120

Banku-fundazioek Espainian nahiz atzerrian —hezkuntza-sistemaren maila eta gradu guztietan— ikasketa arautuak egiteko emandako bekentzat zein fundazio horiexek, 2006ko urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren esparruan, ikerketarako ematen dituztenentzat (errege-dekretu horrek ikertzaile bekadunaren Estatutua onartzen du) eta administrazio publikoetako funtzionarioei eta gainerako langileei nahiz unibertsitateetako irakasle eta ikertzaileei ikerketak egiteko emandako bekak

Honako errenta hauek salbuetsita egongo dira:

Beka publikoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeek emandako bekak eta Aurrezki-kutxa eta banku-fundazioei buruzko 2013ko abenduaren 27ko 26/2013 Legeko II. tituluan arautzen diren banku-fundazioek beren gizarte-ekintzaren barruan emandako bekak, betiere Espainian nahiz atzerrian hezkuntza-sistemaren maila eta gradu guztietan (unibertsitateko hirugarren zikloraino) ikasketak egiteko jasotzen badira. Irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, baina, haien bekak salbuetsita daude irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgorako zerga pizgarriei buruzko araudia aplikagarri zaienean.

Honako hauek ere salbuetsita egongo dira: batetik, administrazio publikoek, irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta aurreko paragrafoan aipatutako banku-fundazioek 2006ko urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak definitzen duen alorreko ikerketetarako emandako bekak (errege-dekretu horrek ikertzaile bekadunaren Estatutua onartzen du); bestetik, erakunde horiek administrazio publikoetako funtzionarioei eta gainerako langileei nahiz unibertsitateetako irakasle eta ikertzaileei ikerketak egiteko emandakoak.

Loturak

13/2013 FAko 9.9 art.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Salbuespenak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli