saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006117

Enpresaren langileek, hitzarmen kolektiboaren bidez, laguntza ekonomikoak kobratzeko eskubidea daukate, zati batez ordaintzeko farmazia gastuak, ortopediako materialak eta protesiak, ortodontzia, esterilizazio ebakuntzak, audifonoak, fonazio aparatuak, artikulatzaile bibrotaktilak eta ezinduentzako ibilgailuak, material optikoa, hortz protesiak eta osasun estaldura publikoaren esparruan sartuta ez dauden beste medikuntza-tratamendu batzuk. Jakin nahi du zein tratamendu duen laguntza horiek PPFEZren eremuan.

Galdetzen diren laguntza ekonomikoak, ez dira PFEZaren kargapean egongo, betiere zerbitzu publikoak (edo kasuan kasuko mutualitateak) estaltzen ez dituen gastuak badira eta pertsonen osasun tratamenduaren edo sendabidearen ondorioz jasaten badira.

Pertsonaren egoera ekonomikoa arintzea helburu duen beste edozein gizarte-prestaziok, baita gaixotasun, lesio edo desgaitasunen bat duten pertsonek jasotzen dituztenek ere, langilearen ahalmen ekonomikoa handituko du eta, beraz, PFEZaren kargapeko errenta izango da.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli