saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006112

Kontsultagilea hiru BGAEren bazkidea da; 2015ean, erretiro egoeran sartu zen. 2014an BGAE horietako batean 5.000 euro sartu zuen. Jakin nahi du zer zerga tratamendu dagokio, bai 2014an BGAEari egin nahi zion 5.000 euroko ekarpena, bai aipatu entitateak pentsatutako bi aukeretan kobratzea: 1) 10 urtez gorako antzinatasuna frogatu duen BGAE bietatik 2014an jasotzea (borondatezko baja) eta bestetik 2015ean erretiroagatik; edo 2) denak 2015ean kobratzea, erretiroko kontingentziagatik.

Zerga tratamenduari dagokionez, BGAEaren kobratzekoak lanaren etekintzat jo behar dira.

Zergadunak dioenez, 2015ean erretiratu zen. Hortaz, egoera horretan, ulertu behar da, hala balitz, 2014an duela hamar urte baino gehiago bazkide den, edo zen, BGAE-etatik eskuratutako hartukizunak haietan borondatezko baja hartu izanetik datozela (erreskate eskubidea erabiltzetik).

Beraz, zergadunak 100eko 60ko integrazio-portzentajea aplikatu ahalko zuen 2014an, hala balitz, BGAEren eskutik borondatezko baja zela eta kapital gisa jasotzen zituen kopuruetan, bertako bazkidea baita, edo baitzen, gehienez urteko 300.000 eurotan, arrazoi horren zioz jasotako lehenengo kopurua dela ulertzen baita. Hala ere, ezingo du integrazio-portzentaje hori berriz aplikatu hurrengo ekitaldietan arrazoi beraren zioz (borondatezko baja edo erreskate eskubidea erabiltzea) jasotzen dituen zenbatekoetan.

Bestalde, 2015ean jaso nahi zuen kobrantzari dagokionez, esan behar da berriz aplikatu ahalko ziola 100eko 60ko integrazio-portzentajea (kapital gisa jasotzen zituen kopuruetan, bertako bazkidea baita, edo baitzen, gehienez urteko 300.000 eurotan), 2014ko hartukizuna ekarri zuenaz bestelako zio bategatik eskuratutzat har zaitekeen neurrian (alegia, erretiroko kontingentzia gertatzeagatik).

Hortaz, hala balitz, 2014an zergadunak eskuratutako hartukizuna entitate horietan borondatezko baja hartu izanak eragindakoa dela uler badaiteke (erretiroko kontingentzia artean beteta ez egoteagatik), berriz aplikatu ahalko die 100eko 60ko integrazio-portzentajea geroago erretiroagatik kapital moduan jasotako zenbatekoei (kontingentzia hori betetakoan, dirudienez 2015ean).

Bestalde ekarpenari dagokionez, 2014an egindako ekarpenen kenkaria honako zenbatekoetatik txikienera mugatuko da:

  1. 5.000 euro; eta
  2. ekitaldi horretako zerga-oinarrian erreskate eskubidea erabiltzeagatik edo borondatezko bajagatik egiatan sartutako hartukizunen zenbatekoa, arestian adierazitakoaren arabera (noski, ekitaldi horretan zio horregatik errentak eskuratu baditu).

Zergadunak 2015ean sartu zen egiatan erretiro egoeran. Beraz, 2015az geroztik erretiratuta egongo den neurrian, bere zerga-oinarritik ezingo ditu kendu 2016ko urtarrilaren 1az geroztik data horretan bazkide izaten jarraitzen duen BGAE-ei egindako ekarpenak.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli