saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006110

Zergadunak kalte-ordaina jaso zuen, kausa objektiboengatiko kaleratzearen ondorioz. Zenbateko horretatik, zati bat Langileen Estatutuko 53. artikuluan (kausa objektiboengatiko kaleratzea) derrigorrez aurreikusitako kalte-ordainari dagokio. Gainerakoa enpresak ordaindu zion osagarri batetik dator. PFEZan jaso duen kalte-ordainak duen zerga tratamendua ezagutu nahi du.

Langileen Estatutuko 52. artikuluko c) letran aipatu zioren batengatik kaleratu balute, jasotako kalte-ordaina salbuetsita egongo da Langileen Estatutuan iraizpen bidegaberako derrigorrez ezarritako zenbatekoraino (33 egun lan egindako urte bakoitzeko, 24 hileko soldataraino gehienez), gehienezko muga 180.000 euro izanik.

Langileen Estatutuko 52. artikuluko c) letra horretako kasuren batean ez balego, kalte-ordaina Langileen Estatutuan kausa objektiboengatiko iraizpenerako ezarritako gehienezko zenbatekoraino egongo da salbuetsita (20 egun lan egindako urte bakoitzeko, 12 hileko soldataraino gehienez), gehienezko muga 180.000 euro izango dela kasu honetan ere.

Salbuespenaren mugaren gainetik kobratzen diren zenbatekoak zergapeko lan etekinak dira, baina horiei 100eko 60ko edo 50eko integrazio portzentajeak aplikatu ahal zaizkie, kapital gisa jasotzen badira eta zergadunak hurrenez hurren 2 edo 5 urte baino gehiagoan lan egin badu kaleratu duen enpresarentzat. 100eko 100etik beherako integrazio portzentaje horiek aplikatu ahal zaizkien etekinen zenbatekoa ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli