saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006091

Jarduera-adarraren zatiketa partziala (Kalitatearen eta Ingurumenaren adarra), adarrean sartuta ez dagoen higiezin baten eskualdaketarekin batera. Zein izango den bazkideen tributazioa PFEZan, erakunde eskualdatzailearen kapitalean dituzten partaidetzen truke sozietate berriaren akzioak jasotzean sortuko zaien ondare-aldakuntzaren zioz, kontuan izanik erakunde berriak, proiektatutako zatiketaren ondorioz, zatitutako jarduera-adarrari atxikita ez dauden aktiboak ere jasoko dituela (ondare higiezina).

SZFAren VI. tituluko VII. kapituluko araubide bereziaren babesean ez dauden zatiketetan, zatitutako erakundeko bazkide den pertsona fisikoak izan duen ondare-irabazia edo -galera kalkulatzeko kenketa hau egin behar da:

  1. Batetik, berak jasotako tituluen, eskudiruaren edo eskubideen merkatuko balioa, edo berak emandakoen merkatuko balioa; eta
  2. bestetik, berak emandako partaidetza adierazten duten titulu, eskubide edo baloreen eskurapen balioa.

Zatiketa partziala egiten denean, zatitutako erakundeko bazkide den pertsona fisikoak zatiketako erakunde onuradunaren kapitala adierazten duten baloreak jasotzen ditu, baita, kasua bada, dirua ere, eta berak, trukean, zatitutako sozietatearen tituluak ematen ditu (bereizitako ondare zatiari dagozkionak).

Aipatutako higiezina zatiketako sozietate onuradunari eskualdatzeak, beraz, ondare-irabazia edo -galera ekarriko die zatitutako enpresako bazkideei, eta irabazi edo galera hori kalkulatzeko kenketa hau egingo da: jasotako tituluen merkatuko balioaren zati bat, ondare higiezinari dagokiona, ken emandako partaidetzen eskurapen balioaren zati bat, era berean ondare higiezinari dagokiona.

Pertsona fisikoak diren bazkideen egoitzan "Kalitatea eta Ingurumena" jarduera-adarraren parte ez den ondare higiezinaren bereizketaren ondorioz sortutako ondare-irabazia kalkulatzeko honako balio hauek erabiliko dira:

  1. Eskurapen balioa kalkulatzeko, bereizitako ondare higiezinaren merkatuko balioa zatitutako ondasun eta eskubide guztien merkatuko balioaz zatituta ateratzen den portzentajea aplikatu behar zaio zatitutako sozietateko bazkideek eskualdatutako akzioen guztizko eskurapen balioari.
  2. Besterentze balioa izango da "Kalitatea eta Ingurumena" jarduera-adarrari atxikita ez dagoen ondare higiezinaren merkatuko balioa.
Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli