saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006086

Hartzekodunen konkurtsoan dagoen kooperatiba batek jaulkitako menpeko finantza-ekarpenen tituluduna da zergadunak. Likidazio-fasean dago kooperatiba eta beraz, beren balio guztia galdu omen dute. Galerari kapital higigarriaren etekin negatiboa edo ondare-galera da? kapital higigarriaren etekin positiboarekin konpentsatu ahalko du?

Finantza-ekarpenak aldi berean jaulkitako baloreak dira, kooperatiba jaulkitzaileari finantzaketa helarazteko modu iraunkorrean.

Titulu horiek eskualdatu, itzuli, amortizatu, trukatu edo bihurtzen direnean, zergadunak kapital higigarriaren etekina eskuratzen du. Horren zenbatekoa honako hau da: eskualdatu, itzuli, amortizatu, trukatu edo bihurtzeko balioa ken eskuraketa edo harpidetza balioa, eskuratzeko eta/edo besterentzeko gastu osagarriak kontuan hartuta (baldin eta behar bezala justifikatuta badaude).

Mendeko finantza-ekarpenen kooperatiba jaulkitzailearen konkurtso adierazpen hutsak ez duela sortzen inolako errentarik, hala ere, mendeko finantza-ekarpenen kooperatiba jaulkitzaileak hartzekodunen konkurtsoan daudela adieraziz eta ekarpen horiek konkurtso kreditu bihurtuz gero, zergadunek bi aukera dauzkatela: kreditu horren erabateko edo zati bateko balizko kobrantzarik ezetik ondorioztatutako errenta oinarri orokorraren ondare-galeratzat (inolako ondare-elementu eskualdatzetik ondorioztatutakoa ez dena) jotzea edo kapital higigarriaren etekin negatibotzat.

Ondare-galera edo, hala denean, kapital higigarriaren etekin negatiboa, erakundearen likidazioaren ondorioz, inbertsio osoa edo horren zati bat berreskuratzeko ezintasun juridikoa egiaztatzen den zergaldiari egotziko zaio.

  • Konkurtso kredituaren ordainketarik ezetik ondorioztatutako errenta ondare-galeratzat jotzen badu kasuan , zerga-oinarri orokorraren gainerako osagaiak konpentsatzeko gehieneko muga hau da: orokoarraren errenta saldo positiboaren ehuneko 10a.

    Beraz ezin izango du konpentsatu kapital higigarriaren etekin positiboekin.

  • Bestalde, errenta kapital higigarriaren etekin negatibotzat jotzea hautatzen badu, haren zenbatekoa konpentsatu ahalko du, hala denean, aurrezpenaren kapital higigarriaren etekin positiboekin.

    Aurrezpenaren oinarriaren kapitalaren etekinak integratzean eta horien artean konpentsatzean saldo negatiboa agertzen bada, mendeko finantza-ekarpenetatik ondorioztatzen den saldo horren zatia konpentsatu ahalko da, hala denean, zergadunak ondasunak eta eskubideak eskualdatzeagatik eskuratzen dituen ondare-irabaziak eta -galerak integratzetik eta haien artean konpentsatzetik ondorioztatzen den saldo positiboarekin.

  • Bestalde, aipatu behar da, mendeko finantza-ekarpenen titularrek erakunde merkaturatzaileekin judizioz kanpoko akordioak lortzen dituztenean eta akordio horien arabera erakunde horiek tituluak merkatuan saltzeko aukera eskaintzen dietenean -eskuratzen duten zenbatekoaren eta balio nominalaren artean egon daitekeen alde negatiboa ordaintzeko konpromisoa hartuta-, kontzeptu horrengatik zergadunek erakunde merkaturatzaileetatik jasotzen dituzten diru-kopuruak kapital propioak hirugarrenei lagatzeagatik eskuratutako kapital higigarriaren etekintzat jotzen direla.

    Horrelako egoeretan ulertu behar da erakunde merkaturatzaileak ordaindutako osagarria kapital propioak hirugarrenei lagatzetik ondorioztatutako kapital higigarriaren etekintzat jotzen dela.

  • Amaitzeko, zergadunek baloreak jartzeko kontratuen baliogabetasuna adierazten duten, erakunde merkaturatzaileei inbertitutako zenbateko nagusia gehi berandutze interesak itzultzeko zigorra ezartzen dieten eta, horrenbestez, zergadunei tituluak izan dituzten aldian jasotako interesak gehi haien berandutze interesak itzultzeko eskatzen dieten epai baiesleak lortzen badituzte. Horrelako kasuetan mendeko finantza-ekarpenen titularrak ondare-irabazia edo -galera (oro har, galera) eskuratzen duela; haren zenbatekoa honako hau da: haren alde aitortzen diren berandutze interesen (inbertitutako zenbateko nagusia oinarri hartuta kalkulatutakoak) eta berak jaso dituen eta bere gain hartu behar dituen diru-kopuruen (tituluak izan dituen bitartean kobratu diren eta itzuli behar dituen interesak) artean dagoen alde garbia gehi haren berandutze interesak.

    Ondare-irabazi edo -galera hori baloreen harpidetzaren baliogabetasuna adierazten duen epai judiziala irmo bihurtzen den zergaldiari egozten zaio, epai horri jarraiki zergadunari aintzatetsiko baitzaio inbertitutako zenbateko nagusia eta haren berandutze interesak itzultzeko eskubidea, eta titulu horiek sorrarazitako interesak eta horiei dagozkien berandutze interesak itzultzeko betebeharra ezarriko baitzaio.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli