saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006080

2013an, kontsultaren egilea onuradun gertatu zen beraren emaztea bazkide zuen BGAE batean, emaztearen heriotzaren ondorioz, eta, adierazi duenez, bere izenean jarri zituen arrazoi horrengatik zegozkion eskubide ekonomikoak. 2015ean eskubide horiek kobratu nahi ditu. Gainera beste BGAE batzuetako bazkidea da eta 2016an jaso nahi ditu horietan dagozkion zenbatekoak. Emaztearen heriotzaren ondorioz dagozkion diru kopuruak 2015ean kobratzeagatik PFEZ nola tributatu behar duen jakin nahi du 2015aen, emaztearen heriotzaren ondorioz, jaso duen diru kopuruagatik eta 2016an jasoko dituen diru kopuruagatik.

Zergadunak %60ko integrazio portzentajea aplikatu ahal izango du emaztearen heriotzaren kontingentzia gertatzearen ondorioz 2015ean jasotzen duen diru kopuruaren gainean, zeren eta, aurkeztutako datuen arabera, kontingentzia horren ondoriozko lehenengo prestazioa bailitzateke, eta halaber portzentaje hori berriro aplikatu ahal izango du bera bazkide den BGAE-etatik beste arrazoi batzuengatik 2016an lortzen dituen diru kopuruen gainean, baldin eta, jakina, horretarako eskatzen diren betekizunak betetzen baditu (zehazki, lortu nahi duen kobrantza justifikatzen duen arrazoiagatik 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera lortzen duen lehenengo hartukizuna bada, eta bi urte baino gehiago igaro badira lehenengo ekarpena egin zuenetik, mendekotasun edo baliaezintasunagatiko prestazioen kasuan izan ezik).

Hala ere, kontsultaren egileak 2015ean jaso nahi dituen diru kopuruak emaztearen heriotzaren kontingentzia gertatzearen ondorio direla ulertu ahal izateko baldintza hau bete behar da: emaztea bazkide zen BGAEko eskubide ekonomikoen aurreko mobilizazioa goian transkribatu diren Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko Legearen Araudiaren 31. Artikuluan eta Ogasun eta Finantzen sailburuordearen 2012ko uztailaren 26ko Jarraibidearen 16. atalean ezarritako moduan burutu izana.

Bestela, kontsultaren egileak bere emaztea bazkide zen BGAEan (zeinean kontsultaren egilea onuraduna baitzen) aitortuta zeuzkan eskubide ekonomikoak aldatu baldin bazituen bera (bere kontingentzien estaldurarako) bazkide arrunta zen aurreikuspen plan edo BGAE batera, orduan pentsatu beharko da jada une horretan jatorrizko erakundean heriotzagatik zegokion prestazio osoa erabili zuela, eta zerga ordaindu behar duela erabilera horrengatik, PFEZFAren 18. eta 19. artikuluetan ezarritako moduan, eta, aldi berean, horrela jaso zituen funtsen ekarpena egin ziola bere BGAE bati. Horrela bada, bere BGAE horretatik 2015ean (bere kontingentzien estaldurarako) jasotzen dituen diru kopuruak jada ezingo dira emaztearen heriotzaren kontingentzia gertatzearen ondoriotzat hartu. Kasu horretan, %60ko integrazio portzentajea aplikatu ahal izango du BGAE horretatik 2015ean zehar jasotzen dituen diru kopuruen gainean, kobrantza justifikatzen duen arrazoiagatik (erretiroa, erreskatea eta abar) 2014ko urtarrilaren 1etik lortzen duen lehenengo hartukizuna den neurrian, baina ezingo du %60ko integrazio portzentaje hori berriro aplikatu bazkide den gainerako BGAE-etatik 2016an jasotzen dituen diru kopuruen gainean, ez baditu 2015eko kobrantzaren arrazoia ez den beste batengatik jasotzen (kontuan izanik, kasu horretan, 2015eko kobrantza ezingo dela emaztearen heriotzaren kontingentzia gertatzearen ondoriotzat jo).

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli