saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006079

Sozietate bat multinazionalan barruan dago. da sarritan eskari eta proiektuak atzerriko herrialdeetan kokatzen dira eta langileek aldian-aldian atzerrira lekualdatu behar izaten dute, ingeniaritzako zerbitzu desberdinak emateko Lekualdaketa horien iraupena aldakorra da Zera jakin gura du: ea bere langileek salbuespena aplikatu dezaketen, atzerrian garatutako lanen ondoriozko etekinei buruzkoa, honako kasu hauetan: 1) Sozietatea bere matrizeak, azpi kontratatzen duenean argi eta garbi identifika daitezkeen zerbitzuak emateko atzerrian egoiliarra ez den erakunde baten alde, 2) Societateak zerbitzuak zuzean ematen dizkionean bezeroei atzerrian.

Zergadunek Bizkaian zerga kargatik salbuetsi ditzakete euren lana egiteko atzerrian izandako egunei egotz dakizkiekeen etekinak, baita atzerrian emandako zerbitzuen ondorioz beren-beregi jasotako ordainsariak ere, urtean guztira 60.100 euroko gehieneko zenbatekoa gainditu gabe, betiere laburbilduz, honako hauek betetzen badira:

  1. Atzerrira joan behar izatea bertan lan egitera Espainiako egoiliarrak ez diren enpresa edo erakundeentzat edo atzerrian kokatutako establezimendu iraunkorrentzat; eta
  2. zerbitzuak ematen diren lurraldeak zerga paradisutzat ez jotzea arauetan, eta PFEZ bezalako edo antzeko zergaren bat aplikatzea bertan ( hau betetzat hartzen da baldin eta hitzarmen bat badago izenpetuta Espainiarekin zergapetze bikoitza ekiditeko, baina informazio trukerako klausula izan behar du hitzarmenak).

Gainera Bizkaitik atzerrira joandako zergadunek egiten dituzten lanen hartzaile edo onuradunak enpresa edo erakunde ez-egoiliarrak edo atzerrian kokaturiko establezimendu iraunkorrak izatea. Hori bai, taldeko enpresa anitzen onerako gauzatzen diren jarduera zentralizatuak baldin badira, atzerrian gauzatutako zerbitzuen zatiari dagokion eta Espainian erakunde egoiliarrei egotz dakieken ordainsarian ezingo da salbuespena aplikatu.

Planteatutako kasuetako lehenengoan, enpresa kontsultagilea bere talde bereko beste konpainia batek (bere bazkide bakarrak) azpi kontratatzen du, eta betetzat jotzen da kontsultatutako baldintza, betiere enpresak ematen dituen zerbitzuen azken hartzaile materiala lurralde espainiarren egoiliarra ez den pertsona edo erakunde bat bada, azkenean berak jasaten duena kostua eta behar bezala egiaztatuta dagoena.

Planteatutako bigarren kasuan ere betetzat joko da hemen aztertzen ari garen betekizuna, baldin eta, erakunde kontsultagileak ematen dituen zerbitzuen benetako edo azken onuradun edo hartzailea pertsona edo erakunde ez egoiliarra bada, edo atzerrian kokatuta dagoen establezimendu bat, proiektu osoaren fakturazioa formalki haren koordinatzailearekin (partzuergoaren ordezkariarekin) egiten den eta berau lurralde espainiarreko konpainia egoiliar bat den gorabehera.

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bizkaiako Foru Ogasuna

Itzuli