saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006073

Zergadunak enpresa publiko batean lan egiten zuen eta borondatezko eszedentzia pizgarriduna hartu zuen (bi urte eta sei hilabete iraungo du). Eszedentzia eta gero erretiroa hartuko du. Arrazoi horrengatik, enpresak eszedentzi momentuan ordaindu zion aipatutako dagokion kalte-ordain osoa, eta PFEZaren konturako atxikipena egin zion. Jakin nahi du zein tratamendu duen pizgarria jaso duen borondatezko eszedentziaren ziozko kalte-ordain horrek PFEzaren eremuan.

Kalte-ordaina lan-harremana elkarren adostasunez suntsiarazteagatik jasotako diru kopuruaren parekotzat jo badaiteke -izan ere, langileari konpentsazioa ematen zaio enplegatzailearekiko harremanaren ezinbesteko eta segidako amaieraren aurreko urratsa izango den eszedentzia eskatzeagatik-, orduan kontsultaren egileak PFEZFAren 19.2 artikuluan %50eko integrazio portzentajea aplikatu ahal izango dio aipatutako kalte-ordainari, 300.000 euro gainditu gabe, zergaldi bakarrean egozten badira.

Hori dela eta, atxikipen portzentajea kalkulatzeko, kalte-ordainaren ordainketaren ondoriozko etekin osotzat konputatu behar izan zen kargapeko errentaren gainean integrazio portzentaje egokia aplikatuta ateratzen zena (%50 aplikatu behar da, aurkeztutako datuen arabera, lan edo mendekotasun harremana azkentzeagatik lortutako diru kopuru guztiak zergaldi bakarrean egozten badira.

Halaber, zergapeko errentari aipatutako integrazio portzentajea aplikatzearen emaitzaren gainean bakarrik egin behar da atxikipena.

Hori guztia horrela izanda, aurkeztu den kasuan, zergadunari zegokion atxikipen portzentajea kalkulatzeko, galderan aipatutako kalte-ordainaren %50 hartu behar zen kontuan, eta portzentaje hori aipatutako kalte-ordainaren %50ari aplikatu behar zitzaion, eta ez 100eko 100ari.

Legez ezarritakoa baino atxikipen handiagoa jasan badu, horren itzulketa lor dezake Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioan, edo, bestela, itzultzeko eskaera aurkez dezake beren-beregi, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 118.2 artikuluan eta hura garatzen duen araudian ezarritako eran.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli