saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006070

Zergadunak erretiroa hartu zuen, eta hortaz, lan egiten zuen banketxe batek (hitzarmen bitartez langileekiko hartutako pentsio konpromisoak kanporatu egin ziren) sinatutako bizi Dirudienez, aseguru hartzaileak (enpresak) aseguratuen alde ordaindutako primak ez zaizkie zerga aldetik horiei egotzi. Deskribatutako aseguru prestazioan erretiroagatik kapital gisa kobratutakoari dagokion tributazioa zein den jakin nahi du.

Oro har, pentsioen konpromisoak bideratze aldera, erretiroa dela-eta enpresek sinatutako bizi aseguru kolektiboetatik kapital gisa jasotako PFEZen zerga oinarrian integratzen dira modu eta neurri desberdinetan primak zerga aldetik langileei egotzi ala ez, eta primak antzinatasunaren arabera:

  • Enplegatzaileak ordaindutako primak langileari gauzazko ordainsari gisa egotzi bazaizkio, asegurutik jasotako prestazio guztietan, lanaren etekintzat jo behar da, bakar-bakarrik, egotzitako enpresa-ekarpenez eta langileak zuzenean egindako ekarpenez (halakorik bada) gaineko zatia.
  • Barne funts bat aseguru batera kanporatzean, aseguruari ordaindutako prima bakoitzaren antzinatasuna zehaztuko da entitate enplegatzaileak langile bakoitzarentzako baliabideak eman zituen uneari erreferentzia eginez. Data horiek hitzarmen kolektibo edo pareko xedapen bidez egiaztatu ahalko dira, eta testu horietan modu frogagarrian jaso beharko dira enpresak langileen alde jasotako betebehar eta obligazioak; zuzenbidean onartutako beste edozein bitarteko ere erabili ahalko da.

Azaldutako kasuan, hain justu ere, iraganeko zerbitzuengatik enpresa ekarpenari egotzi ahal zaion kapital gisa kontsulta egileak jasotako prestazioaren zatiaren % 60 integratu ahalko da (gehienez 300.000 euro urtean), prestazioa kobratu baino bi urte baino lehenago ekarpen hori enpresak egindako barne zuzkiduretatik eratorri den neurrian (edo ekarpenak berak bi urte baino gehiagoko antzinatasuna izatea).

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli