saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006062

Zergadun batek lan egiten duen entitateak zuzenean jasotzen ditu amaierako bezero atzerritarren eskabideak eta han puntuan jartzen dira harik eta erosleak trokelen eta trokeletatik ateratzen diren piezen kalitatea onartzen duen arte. Horrelakoetan, diseinuaren berrikuspenak, jarraipen bilerak eta abarrekoak ere atzerrian egin ohi dira, amaierako eroslearen instalazioetan. Jakin nahi du ea PFEZko Foru Arauaren 9.17 artikuluan araututako salbuespena aplikatu ahal dien goian deskribatutako proiektuen esparruan atzerrian egindako lanen etekinei.

Zergadunek Bizkaian zerga-kargatik salbuetsi ditzakete euren lana egiteko atzerrian emandako egunei egotz dakizkiekeen etekinak, baita atzerrian egindako zerbitzuen ondorioz beren-beregi jasotako ordainsariak ere, urtean guztira 60.100 euroko gehieneko zenbatekoa gainditu gabe, betiere arautegian ezarritako baldintzak betetzen badira.

Laburbilduz, honako hauek betetzen badira:

  1. Atzerrira joan behar izatea bertan lan egitera Espainiako egoiliarrak ez diren enpresa edo erakundeentzat edo atzerrian kokatutako establezimendu iraunkorrentzat; eta
  2. zerbitzuak ematen diren lurraldeak zerga paradisutzat ez jotzea arauetan, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga bezalako edo antzeko zergaren bat aplikatzea bertan (adibidez, hitzarmena badago izenpetuta Espainiarekin zergapetze bikoitza ekiditeko, baina informazio trukerako klausula izan behar du hitzarmenak).

Kontsultaren xede den salbuespena aplikatu ahal izateko, beraz, baldintza hau bete behar da: Bizkaitik atzerrira joandako zergadunek egiten dituzten lanen hartzaile edo onuradunak enpresa edo erakunde ez-egoiliarrak edo atzerrian kokaturiko establezimendu iraunkorrak izatea.

Horrenbestez, sozietate egoiliarrak atzerrian egindako erosketekin edo ondasun eta zerbitzu hornidurarekin zerikusia duten lanek edo merkataritza lanek (beste batzuen artean) ezin dute salbuespena justifikatu, atzerrian egiten badira ere, berarentzat lan egiten den erakundearen onurarako egiten direlako.

Kontsulta honetan aipatutako salbuespena aplikatu daitekeela zergadunak atzerrira joaten direnean, lan egiten duten enpresak eskatuta, zerbitzuak ematera hornitzaile atzerritarren egoitzan, hornitzaile horiek beren-beregi azpikontratatuta daudenean egoitza kanpoan duten amaierako bezeroek enkargatutako proiektuen barruan.

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bizkaiako Foru Ogasuna

Itzuli