Hemen zaude:
Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006061
Lanaren etekinak, arau orokor gisa, hartzaileak eurak galda ditzakeen zergaldiari egozten zaizkio. Horri dagokionez, diru sarrera bat galdagarritzat jotzen da hartzekodunak zordunari zorra ordaintzeko eskatu ahal dion unean, edo, bestela esanda, zorduna bere zorra ordaintzera hertsatua izan daitekeen unean.
BGAE-ei buruzko araudiaren arabera, behin onuraduna nor zen zehaztuta, onuradun horrek kobrantza eskatu eta kobrantzarako eskubidea frogatzen zituzten agiri guztiak aurkeztu zituenetik bost egun baliodun igarotakoan.
Errenta hori, beraz, bost egun balioduneko gehieneko epea amaitu zen zergaldiari egotzi beharko zaio, edo prestazioa jaso zen zergaldiari, lehenagokoa bada.
BGAE batetik kobro eskatzen du ekitalde batean eta kobratzen du hurrengo ekitaldian