www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006049

Gozamendunaren heriotzagatik edo ezarritako epea igarotzea ez den arrazoi batengatik gozamenaren iraungipena


  

Baldin eta lehenengo jabe soilaren edo ondorengo jabe soilen jabaria gozamendunaren heriotzagatik edo ezarritako epea igarotzea ez den arrazoi batengatik sendotzen bada, eskuratzaileak bi likidazio hauetako handiena bakarrik ordainduko du:

  • edo jabaria zatitzeagatik egin gabe dagoena,
  • edo gozamena iraungitzea dakarren negozio juridikoari dagokiona.
Loturak

4/2015 FAren 49.2 d) art.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli