www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006020

Zergadunak etxebizitza-kontu baten titularra da. Irailean bere aita hil zen. Horrenbestez, bere ama alargundu zen, II. mailako mendekotasun larria zeukala. Hori dela eta, arreta behar du etengabe. Horren ondorioz, amarekin bizi da (amaren etxean), eta ez du etxebizitza propiorik erosi. Jakin nahi du ea, bere borondatearekin zerikusirik ez duten inguruabar horiek ikusita, PFEZaren Araudiak ematen duen 6 urteko luzapena eska dezakeen, etxebizitza-kontuaren dirua ohiko etxebizitza erosteko.


  

PFEZaren araudian ez da ezarri epea (6, 7 –irekiak 2006an-edo 8 urte –irekiak , kasuaren arabera) luzatzeko kasurik, ohiko etxebizitza eskuratzean edo birgaitzean kenkaria egiteko eskubidea eman duen etxebizitza-kontuaren saldoa inbertitzeko legez emandakoa.

Zergadunak epea zeukan aurreko ekitaldietan kenketa izan duen etxebizitza-kontuaren saldoa bere helbururako erabiltzeko. Egun hori iritsita, ez badu saldo oso hori bere ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko erabili, helburu horretarako erabili ez diren zenbatekoen gainean eginiko kenkarietarako eskubidea galduko du. Hori gertatzen bada, ekitaldi horretako Zergaren kuotari gehitu beharko dizkio etxebizitza-kontuan eginiko ekarpenengatik aurretiaz aplikatu dituen kenkarien zenbatekoak, gehi berandutza-interesak, PFEZAko 69.5 artikuluak aginduta.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli