saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005991

Zergadunak higiezin bat erosi zuen enkante judizial batean, eta 100eko 50 izatezko bikoteko lagunari eskualdatuko dio. Jakin nahi du zein den higiezinaren eragiketaren zerga tratamendua, etxebizitzaren 100eko 50 hori dohainik ala kostu bidez eskualdatuko dion izatezko bikoteko lagunari.

Zergadunak etxebizitzaren %50 dohainik eskualdatu nahi badu, eragiketa Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren kargapean egongo da, dohaintza gisa.

Dohaintza-hartzaileak (zergadun gisa zergapean dagoena) jaso duen ondasunari egozten dion balio erreala jarri beharko du aurkeztu behar duen aitorpenean (kengarriak diren zama eta kargak kenduta, halakorik bada).

Administrazioak, bestalde, aitortutako balioa egiaztatu ahal izango du, hiri higiezinei egotzi beharreko gutxieneko balioa zehazteko arau teknikoak erabiliz.

Zergadunak kostu bidez eskualdatu nahi badu etxebizitzaren %50, hau da, oraingo edo etorkizuneko prezio baten truke eskualdatu nahi badu, proposatutako eragiketa kargapean egongo da Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Kostu Bidezko Ondare Eskualdaketen modalitatean.

Gogora ekarri behar da, kasu honetan aplikagarria gertatuko balitz ere, OEEJDZFAren 58.3 artikuluan araututako salbuespena, maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera erregistraturik dauden izatezko bikoteek eratutako ezkontza-sozietateari kostu bidezko ondasun edo eskubide ekarpenak egiten zaizkionean, eragiketa horiek Kostu Bidezko Ondare Eskualdaketen modalitatetik salbuetsita daude.

Zergadunaren bikoteko lagunak eragiketaren egunean duen balio errealaren arabera baloratu beharko du eskuratu beharreko ondasuna, kengarriak diren zama eta kargak kenduta.

Administrazioak, bestalde, aitortutako balioa egiaztatu ahal izango du, hiri higiezinei egotzi beharreko gutxieneko balioa zehazteko arau teknikoak erabiliz.

Azkenik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, higiezinaren eskualdaketak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargapeko ondare irabazia edo galera sortuko dio kontsultaren egileari, eta irabazi edo galera horren zenbatekoa, berriz, eskualdaketa balioaren eta eskuraketa balio eguneratuaren arteko kendura izango da.

  • Ondasuna kostu bidez ematen bada, eskualdaketa balioa besterentzearen benetako zenbatekoa izango da, behin eskualdatzaileak eskualdaketa dela-eta ordaindutako gastuak eta zergak kenduta. Eskualdaketa balio horren barruan sartuko da eskuratzaileak eskualdatzailearengandik bereganatzen dituen zorren zenbatekoa, halakorik egonez gero. Hori guztia, aipatutako eskualdaketa balioa finkaren merkatuko balioa baino txikiagoa denean, zeren bestela finkaren merkatuko balioa lehenetsi behar baita.
  • Eskualdaketa dohainik egiten bada, eskualdaketa balioa kalkulatzeko Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuko dira, goian aztertutakoak.

Beste alde batetik, eskuraketa balioa honako hau da: zergadunak ondasunaren titulartasunaz jabetzeko ordaindu zuen benetako zenbatekoa gehi ondasunean egindako inbertsio eta hobekuntzen kostua gehi eskualdaketari lotuta eskuratzaileak ordaindutako gastu eta zergen zenbatekoa, korrituak kenduta (kasu honetan eskualdaketak enkante bidez egiten zenez, eskuraketa balio errematearen prezioa gehi adjudikaziodunak bere gain hartzen dituen zamak izango da). Hori guztia, noski, eskualdatzen duen higiezinaren proportzioari dagokion zatian.

Aurreko guztia gorabehera, zergadunak Administrazio honi higiezinari esleitzen dion balio erreal zehatza galdetu ahal dio.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli