saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005990

Zergadunak etxebizitza-kontua ireki zuen, eta, harrezkero, bidezko kenkariak egin ditu horretara egindako ekarpenengatik. Gaur egun diru-kopuru horiek etxebizitza bat erosteko inbertitzea pentsatzen ari da. Aldi berean, langile duen enpresaren barneko hautaketa-prozesu batean dago. Horretara bere borondatez aurkeztu da, eta horrek lantokia Bizkaiatik kanpo egongo da. Jakin nahi du, hala denean, erosten duen etxebizitzak ohiko etxebizitzatzat jotzen jarraituko den, aurretik azaldu den arrazoia dela eta bertan hiru urtez, gutxienez, bizi ez bada ere, ez lituzke horretako inbertsioagatik egindako kenkariak erregularizatu beharko, laneko lekualdaketa borondatezkoa izango dela kontuan hartuta.


  

Araubideek beren-beregi adierazi dute helbidea aldatzea eskatzen duen lekuan lana eskuratzea etxebizitza hamabi hilabeteko epean ez okupatzea edo bertan hiru urteko gutxieneko epean ez egotea justifikatzen duen arrazoietako bat dela, eta horrek ez diola ohiko etxebizitza izateari utziko arrazoi horiengatik.

Hori guztia horrelakoa da, lekualdaketa hori edo lan aldaketa zergadunarentzat borondatezkoak diren alde batera utzita, baldin eta bi kasuetan dena delako higiezina erosi ondoren bat-batean gertatutako zirkunstantzia bada eta zergaduna atxikita duen lantoki berria etxebizitza aldatzea eskatzen dion lekuan kokatuta badago.

Betekizunak betetzen badira, lan aldaketak ez duela eragingo erosi nahi den etxebizitzak ohiko etxebizitza izateari uztea, nahiz eta hamabi hilabeteko epean ez okupatu edo bertan hiru urtez, gutxienez, bizi ez izan. Beraz, kasu honetan ez ditu galduko etxebizitza horretako inbertsioari lotutako onura fiskalak.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli