saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005986

Zergadunak ohiko etxebizitza eskualdatu eta hala eskuratutako kopurua etxebizitza handiagoa erosten berrinbertitu nahi du laster haren lehen semea jaioko dela-eta. Jakin nahi du aipatu etxebizitzak ohiko etxebizitza izaten jarraituko duen, PFEZaren araudian exijituriko hiru urteko epealdian etxebizitzan bizi izatera iristen ez bada ere, egindako kenkarirako eskubidea galdu gabe, baita eskualdaketaren ondorioz lor lezakeen irabaziaren berrinbertsioaren salbuespena balia dezakeen ere.


  

PFEZari buruzko araudiak ez du zehazki jaso, etxebizitza aldaketa derrigorrez eskatzen duten kausen artean, semea edukitzea, ezta arrazoi horregatik toki nahikorik ez izatea.

Bestalde, Zuzendaritza Nagusi honek ezin ditu baloratu, kontsulta loteslearen bidez, aipatu inguruabarrek eragindako ondorioak. Hala ere, esan behar da, inguruabar horiek, bakarka edo batera, eta kasu guztietan, ez dakartela bizilekua aldatu eta etxebizitza saldu beharra. Hortaz, printzipioz, ulertu behar da galdetutako aldaketa zergadunak askatasunez hartutako erabakiaren ondorio dela (gehien komeni zaionaren arabera). Kasu horretan, gauzak horrela, etxebizitza ohikoa izatera iristeko jarraian gutxienez hiru urtez geratu beharraren salbuespenak ez du baliorik izango.

Hala ere, zergadunak uste badu bere egoeraren inguruabarrak etxebizitzaz aldatu behar izateko bezain larriak direla, nahikoa frogatu beharko du premia hori, zuzenbidean onartzen diren frogabideetariko edozein erabiliz, Zerga Administrazioko kudeaketa edo ikuskapen organoek hala eskatzen badiote eta haien aurrean, eta organo horiei dagokie aurkezten diren frogak baloratzea. Orduantxe, eta ez lehenago, aurkeztu behar dira bidezkotzat jotzen diren frogak.

Loturak

Kontsulta osoa.

Itzuli