saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005978

Zergaduna etxebizitza baten jabea da eta, dioenez, han dago erroldatuta. Obra berriko eskritura, ordea, ez du egin, eta ez du higiezinaren gaineko titulartasuna inskribatu, ez jabetzaren erregistroan ez katastroan, zio ekonomikoak direla-eta, bizigarritasun-zedula eta dioena egia dela frogatzen duten beste agiri batzuk dauzkan arren.Jakin nahi du ohiko inbertsioagatiko kenkaria aplika dezakeen, obra berriko eskritura egin ez arren.


  

Obra berriaren aitorpena ez da funtsezko baldintza, eta hura gabe ere ohiko etxebizitzako inbertsioagatiko kenkaria aplikatu edo inbertsioaren errealitatea froga daiteke. Halaber, ez da bide bakarra eraikuntza obrak amaitu direla frogatu ahal izateko. Hortaz, ez da derrigorrez bete beharreko baldintza formala, ez etxebizitzaren jabetza osoa eskuratzeko (etxebizitza gisa), ez hirugarrenen artean eraikuntza obrak amaitu direla frogatzeko.

Zergadunak galdetzen duen etxebizitzaren eskuraketaren errealitatea, zenbatekoa eta data (eraikuntzaren amaierarena) zuzenbidean onartutako edozein frogabideren bidez frogatu ahalko du, eta zergak aplikatzeko eskumena duten kudeaketa edota ikuskaritza organoei dagokie, kasuan kasu, emandako frogak baloratzea; haien artean, bizigarritasun-zedula eta eduki ditzakeen beste agiri batzuk (Udalaren lizentziak, fakturak, ariktektuen ziurtagiriak, etab.) sartu ahalko ditu, eta ezingo zaio ukatu kenkari hori egiteko eskubidea, besterik gabe, higiezinaren obra berriaren aitorpena formalizatu ez izateagatik.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli