www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005977

Zergadunak etxebizitza-kontu baten titularra da eta emate batzuk egin dizkio etxebizitza-kooperatiba bati, eraikitzen ari den eta berak erosi nahi duen etxebizitzaren prezioaren ordainketa aurreratu gisa. Kooperatibak etxebizitza hori eraikitzeko epea luzatzeko eskatu zuen. Bizkaiko Foru Ogasun honek lau urteko luzapena eman zion aipatutako obrak amaitzeko. Jakin nahi du ea, PFEZaren araudiak etxebizitza-kontuko dirua ohiko etxebizitzaren erosketan erabiltzeko ematen duen epearen luzapena eska dezakeen.


  

PFEZaren araudian ez da ezarri epea (6, 7 –irekiak 2006an-edo 8 urte –irekiak , kasuaren arabera) luzatzeko kasurik, ohiko etxebizitza eskuratzean edo birgaitzean kenkaria egiteko eskubidea eman duen etxebizitza-kontuaren saldoa inbertitzeko legez emandakoa.

Badago epea etxebizitza-kontuko saldoa bere xederako erabiltzeko. Egun hori iritsita, ez badu saldo oso hori bere ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko erabili, helburu horretarako erabili ez diren zenbatekoen gainean eginiko kenkarietarako eskubidea galdu du. Hala, ekitaldiko Zergaren kuotari gehitu beharko dizkio etxebizitza-kontuan eginiko ekarpenengatik aurretiaz aplikatu dituen bidegabeko kenkarien zenbatekoak, gehi berandutza-interesak.

Beraz, zergadunari obrak amaitzeko eta, horrela, etxebizitzaren sustatzaileari edo eraikitzaileari egindako ordainketak etxebizitzaren erosketarekin parekatzeko ematen zaion hasierako aldiak (lau urte) ez dauka zerikusirik etxebizitza-kontuan jarritako diru kopuruak euren xederako erabiltzeko dagoen epearekin, eta hasierako aldi horren luzapenak ere ez du biderik ematen etxebizitza-kontuaren epea luzatutzat emateko.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli