saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005976

Zergadunak etxebizitza bat erosi zuen Kantabrian eta bertan inbertitu zuen etxebizitza-kontuaren saldoa. Laster ezkonduko da Bizkaiko udalerri batera, hara joango da bizitzera eta han erroldatuko da, emaztegaia bertan bizi delako.Jakin nahi du ea Kantabrian daukan etxebizitzak ohikoa izaten jarraituko duen nahiz eta zerga araudian ezarritako hiru urteko epea ez bete bertan bizitzen.


  

Bizileku-aldaketak ez du eragotziko Kantabriako etxebizitza ohikotzat hartzea aipatu ditugun ondorioetarako, betiere aldaketa horren arrazoia ezkontza bada etxebizitzaz aldatzea justifikatuta dago zergaduna ezkondu egingo delako eta familiaren etxebizitza emaztegaiaren egungo etxebizitza izango delako.

Ildo horretatik, PFEZAren 67. artikuluak ezkontza aipatzen du, besteak beste, legegileak etxebizitzaz aldatu behar izateko modukotzat jotzen dituen inguruabarren artean, betiere, jakina, higiezin hori erositakoan gertatutako inguruabarra bada ezkontza, eta kausazko erlazioa badago ezkontzaren eta bizileku-aldaketaren artean, nahiz eta 3 urte ez pasatu.

Gainera zergadunak etxebizitza eskualdatuz irabazitakoa berriro inbertitzearen ziozko kenkaria ere aplikatu ahal izango du, PFEZAren 49. artikuluan eta PFEZAren 49. eta 67.4 artikuluetan araututako kenkaria hain zuzen, betiere une horretan (besterentzearen unean), halako moldez non bertan bizi baita harrezkero, edo halakotzat hartu bada gehienez bi urteko epean eskualdaketaren eguna baino lehen.

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bizkaitik kanpo etxebizitza

Itzuli