saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005971

Zehatz-mehatz, seme adingabeak haren (amaren) ondare babestuari 5.000 euro-ko ekarpena egitea proposatu du. Adingabe horrek PFEZaren aitorpena aurkezten du aitarekin batera.Zera jakin nahi du: a) Zein den desgaitasuna duen pertsonak berak zein hirugarrenek desgaitasuna duen pertsonaren ondare babestuari egiten dizkioten ekarpenei aplikatu beharreko zerga tratamendua eta zein diren ekarpen horietatik ondorioztatutako betebehar formalak. b) Desgaitasuna duen pertsonaren ondare babestuak sortutako etekinek, kapital higigarritik nahiz kapital higiezinetik datozenek, zein zerga-ordainketa daukaten PFEZan. Zehatz-mehatz, jakin nahi du etekin horiek salbuetsita dauden. c) Zein den desgaitasuna duen pertsonaren ondare babestuetarako ekarpenei aplikatu beharreko zerga tratamenduaren iraunaldia. d) Seme adingabeak amaren ondare babestuari egindako ekarpenei dagokienez, jakin nahi du zein den PFEZaren bere autolikidazioan aplikatu beharreko zerga tratamendua (aitarekin baterako zerga-ordainketa, gurasoak ez baitaude ezkonduta).

  1. Desgaitasuna duten pertsonen ondare babestuari egiten zaizkion ekarpenetako zenbatekoaren % 30eko kenketa aurreikusi du, Desgaitasuna duten Pertsonen Ondarea Babesteari buruzko Legean ezarritakoaren arabera, urteko gehieneko muga 3.000 euro-koa dela. Horrenbestez, gehieneko ekarpen kengarria 10.000,00 &eurokoa da urtean.

    Kenketa hori desgaitasuna duen pertsonarentzat 3. mailara arteko (hori barne) zuzeneko edo alboko ahaideak diren zergadunek gauzatu dezakete, baita pertsona horren ezkontideak, izatezko bikotekideak eta desgaitasuna duen pertsona tutoretza edo harrera erregimenean daukatenek ere.

    Desgaitasuna duen pertsonak berak bere ondare babestuari egiten dizkion ekarpenak ez dira inola ere kengarriak izango.

    Kasu horietan uste da ez dagoela ondare irabazirik edo galerarik ekarpen-egilearentzat, desgaitasuna duen pertsonaren ondare babestuari diruzkoak ez diren ekarpenak egitearen ondorioz.

    Kenkariak aplikatu ahal izateko, agiri bidez justifikatu behar dira, hala eskatzen den kasuetan. Zehatzago, aurkeztu den kasuan kenkaria aplikatu ahal izateko, inguruabar hauek frogatu behar dira:

    1. Ondare babestua behar bezala eratuta dagoela;
    2. ekarpena benetan egin zaiola ondare horri (arestian esan denez, ekarpena dokumentu publikoan formalizatu behar da); eta
    3. ekarpen-egileak eta ondarearen titularrak duten ahaidetasun-loturaren edo harremanaren gradua.
  2. Egindako bigarren galderari dagokionez, adierazi behar da desgaitasuna duten pertsonen ondare babestua osatzen duten ondasunetatik eta eskubideetatik datozen etekinek haien izaerari, hau da, haien jatorriari dagokion zerga tratamendua jasotzen dutela, PFEZFAan ezarritako arau orokorren arabera. Izan ere, bertan ez da inolako salbuespenik edo zerga onurarik arautu mota horretako errentetarako.
  3. Zerga arauek iraunaldi mugagabea daukatela (ondorengo batek horiek indargabetu arte), horietarako epe zehatza ezarri ezean (hori ez da gertatzen PFEZFAarekin, ezta haren 85. artikuluan xedatutakoarekin ere).
  4. Baterako zerga-ordainketan errenta zehazteko Zergaren, zerga-oinarrien (modu metagarrian zergapetzen da), likidazio-oinarrien eta zergadunen zerga-zorraren arau orokorrak aplikatzen dira. Baterako zerga-ordainketan familia-unitateko kide guztiek egiaztatutako kenketa guztiak aplikatzen dira.
Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli