saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005970

Zergadunaren aita 2003an zendu zen eta eman zuen testamentuaren bidez bere hiru seme-alabak heren bana izendatu zituen aitaren oinordeko unibertsal. Arrazoi horregatik, berak eta bere anai-arreba biek euren gain hartu zuten euren gurasoen artean banandu ziren unean sinatu zen hitzarmen arautzailean euren guztien amaren alde onartutako osabidezko pentsioa. Geroago, hitzarmen arautzaile hori judizialki onartu zen banantzeko epaian, eta dibortzio epaian berretsi zen. Jakin nahi du PFEZaren oinarrian bere amari epai judizialaren ondorioz ordaindu behar dion osabidezko pentsioaren zatia kentzeko eskubiderik duen.

Agertutakoaren aitak ordaindu ez zituen osabidezko pentsioen ondoriozko zorrak, kausadunen Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren zerga-oinarritik kendu daitezke, banakako erdiespenen balio garbia zehazte aldera, betiere, ODZFAko 13. artikuluan eta ODZFAko 39. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez.

Hala ere, zor horiek ezin dira aipatu kausadunen PFEZaren zerga-oinarritik murriztu. Izan ere, oinordetza gisa eskuratu diren eta kausadunaren ondarea murrizten duten betebeharrak direnez, Dohaintza eta Oinordetzen gaineko Zergaren eremuan soilik erabil daitezke eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aplikazio-eremutik kanpo daude.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli