saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005969

Persona batek BGAE batetik 5.000 euro jaso du kapital eran, borondatezko bajagatik, eta %60 integratuko da. Halaber, ekitaldi berean BGAE berari 2.000 euroko ekarpena egin nahi zion.Jakin nahi du, PFEZari buruzko Foru Arauko 70.6 artikuluak aipatutako ekitaldiko zerga-oinarrian egiatan sartutako hartukizunak kalkulatzeari begira, kasuan kasu aplikatu beharreko lan etekinaren hobaria kontuan hartu behar denetz.

Zergadunak 100eko 60ko integrazio-portzentajea aplikatu ahalko zaie bazkide den BGAEan borondatezko baja hartzeagatik kapital eran jasotako zenbatekoei, gehienez urtean 300.000 euroraino, zehazki, emandako datuen arabera, kontsultagileak 5.000 euro jasoko du kapital eran BGAEn borondatezko baja hartzeagatik. Hala, PFEZFAko 19.2 b) artikuluan xedatutako integrazio-portzentajea aplikatutakoan, 2014ko zerga-oinarrian kontzeptu horregatik egiatan sartu beharko duen prestazioa 3.000 eurokoa izango da (5.000 euroren 100eko 60).

Gainera ekitaldi berean BGAE horri 2.000 euroko ekarpena egin nahi dionez gero, ondorioztatu behar da, egoera horretan, PFEZFAko 70.6 artikuluko mugak ez duela eraginik izango; izan ere, ekitaldi bereko zerga-oinarrian BGAEko borondatezko bajak kapital eran sortutako kobrantzagatik egiatan sartu beharko duen hartukizunaren zenbatekoa (3.000 euro) egin nahi duen murrizketaren zenbatekoa (2.000 euro) baino handiagoa izango da.

Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli