saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005967

Zergadunak erretiro partziala zeukan. Beste alde batetik, haren emazteak 65 urte bete zituen, eta 8.000 euro-tik beherako diru-sarrerak jasotzen ditu. Zera jakin nahi du:1) Bazkide den BGAEan egiten dituen ekarpenengatiko murrizpenaren muga.2) Emaztea bazkide den BGAEan egindako dituen ekarpenengatiko murrizpenaren muga.

  1. Lehenengo galderari dagokionez, Zergadunak (zeina erretiro partzialean baitago) jarraitu ahal izango du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarritik kentzen bazkide duen BGAEari erretiro osoaren estaldurarako egiten dizkion ekarpenak, erretiro osoa hartzen duen ekitaldira arte, ekitaldi hori ere barne. Behin erretiroa hartu eta hurrengo zergaldiaren hasieratik aurrera ezin da murrizketarik aplikatu BGAE-ei egindako ekarpenengatik.

    Hortaz, gizarte aurreikuspeneko sistemetara (aurkeztutako kasuan BGAE-etara) egindako ekarpen eta kontribuzioengatiko murrizpenek muga bikoitza dute:

    1. Alde batetik, PFEZren araudiak urtean murrizteko gehieneko muga batzuk ezartzen ditu. Horrela, 2014tik, zergadunaren adina edozein dela ere, aplikatu beharreko murrizketaren muga fiskalak 5.000 eurokoak dira ekarpen propioetarako eta 8.000 euro-koak, aldiz, egotzitako enpresa ekarpenetarako, eta bi zenbatekoen batura ezin izango da 12.000 euro-tik gorakoa izan urtean.
    2. Gainera, PFEZren araudiak zehaztu egiten du zerga-oinarri orokorrean murrizpenak egiteak ezin duela berekin ekarri likidazio-oinarri orokor negatiboa lortzea, ezta hura handitzea ere.

      Baterako zerga-ordainketan muga horiek indarrean jarraitzen dute, bai bakarka, bai familia unitatearen kide bakoitzarekiko.

  2. Egindako bigarren galderari dagokionez zergadunak bere zerga-oinarritik murriztu ahalko dituela emaztea bazkide duen BGAEri egiten dizkion ekarpenak, emazteak erretiroa hartzen duen ekitaldira arte (ekitaldi hori barnean dela), bere lan egoera (zergadunarena) zein den kontuan hartu gabe, gehieneko muga 2.400 eurokoa dela urtean.
Loturak

Kontsulta osoa

Itzuli