saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005943

Fundazio kontsultagilea gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta bi sendagile kontratatuko ditu Kongoko Errepublika Demokratikoetan lan egin dezaten. Horietako batek bi urterako joango da bertara, eta besteak zenbait hilabete besterik ez ditu emango herrialde horretan. Bientzat ezarritako hileko soldata gordina 3.000 €-koa izango da. Lankide boluntario horiei ordainduko zaizkien diru-kopuruak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden.

Borondatezko lankideek Kongoko zerga egoitzari buruzko ziurtagiria aurkezterik ez badute edo, besterik gabe, Bizkaiko egoiliartzat hartzeko PFEZFAko 3. artikuluan araupeturiko gainerako inguruabarretako bat gertatzen bada, administrazio honetan ordaindu behar dituzte zergak euren munduko errentagatik, jatorria edozein delarik ere (zehazkiago, Espainian edo Kongon eginiko lanen ondoriozkoak diren aintzat hartu gabe).

Kasu honetan, borondatezko lankideek lorturiko errenta guztiak sartu behar dituzte PFEZaren aitorpenean, zergari lotuta baitaude eta ez salbuetsita. Alabaina, PFEZFAko 9.17. artikuluan araupeturiko salbuespena aplikatzeko aukera izango dute.

Ondorioz, galdeturiko borondatezko lankideek azaldutako salbuespena balia dezakete, betiere arestian hitzez hitz emandako araudian horretarako ezarritako baldintzak eta beharkizunak betetzen badira. Partikularki, baldin eta kooperazio lana ematen den lurraldean (Kongoko Errepublika Demokratikoa) PFEZaren antzeko zerga bat aplikatzen bada. Horretarako, Espainiak zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmenik hitzartuta ez duen lurraldea bada eta paradisu fiskaltzat jotzen ez bada, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko (ZFAO) hogeita laugarren xedapen gehigarri horretan xedatu dena bete beharko da. Hots, aintzat hartu behar da antzeko zergatzat hartzen direla errenta egozteko xedea duten zergak, zatika bada ere, berdin delarik zergen xedea errenta bera, sarrerak edo errentaren beste edozein indize-elementu den (Gizarte Segurantzarako kotizazioak barne, arauz ezarritako baldintzetan).

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bizkaiako Foru Ogasuna

Itzuli