saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900005907

Onuradunak bere eskubide ekonomikoak beste BGAE batera pasatzea.

Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Entitateei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legeko 16. artikuluan ezarritakoaren arabera hauexek dira onuradunak: bazkide baten heriotzagatik prestazioa jasotzen duten titularrak.

Banakako sistemaren BGAEen onuradunek beste entitate batera eraman ditzakete euren eskubide ekonomikoak, baldin eta prestazioa bermatzeko eta aseguratzeko baldintzek horretarako aukera ematen badute; halako kasuetan onuradun modura agertu behar dira entitate berrian ere, ez bazkide arrunt gisa.

Onuradun batek bere eskubide ekonomikoak aurrean azaldutakoarekin bat etorriz BGAE batetik beste batera (edo gizarte aurreikuspeneko plan batetik beste batera) mobilizatzeak ez du sortzen kargapeko errentarik. Kasu horietan, eskubide ekonomiko horiei dagozkien lan-etekinak eskubide horietatik etorritako prestazioak kobratzen diren ekitaldietan egotzi behar dira.

Hala ere, onuradun batek kausatzailea bazkide izan den BGAEko eskubide ekonomikoak bere BGAE batera (bazkide arrunta den BGAE batera) eramaten baditu, ulertu beharko da sorburu entitatean bazkidearen heriotzagatik dagokion prestazioa osorik erabiliko duela (eta hori Zergaren kargapean dago abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 18. eta 19. artikuluan ezarritakoaren arabera) eta aldi berean hala jasotako funtsak helburuko BGAEra edo pentsio-planera ekarri dituela.

BGAEek ematen dituzten errenten zerga-tratamendua prestazioa eragiten duen arrazoiaren araberakoak dira. Horrenbestez, ezin da onartu zergadunak bere nahierara aldatu ahal izatea errenta jasotzeko arrazoia eta BGAE bateko bazkide baten heriotzagatik dagozkion eskubide ekonomikoak (denak edo batzuk) bere aurreikuspen-plan batean sartzea gero beste arrazoi batengatik (erreskatea, erretiroa, ezintasuna...) prestazioa kobratzeko asmoarekin.

Arrazoi beragatik, onuraduna zendutako bazkidearen BGAEan sartzen bada bazkide moduan, bertan dagozkion eskubideekin, gero, eskubideok kobratzen dituenean, kausatzailearen heriotza hartuko da kobrantzaren eragiletzat, nahiz eta BGAE horretara beste ekarpen batzuk egin bere kontingentziak estaltzeko; hori gertatzen bada, heriotzaren ondoriozko lehen eskubideen prestazioari FIFO erregela aplikatu behar zaio ("first in first out").

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

BGAE, PP...

Itzuli